viernes, 26 de septiembre de 2014

Lasterketa batzuk


Duatloi eta Triatloiak amaitu zaizkigu Euskal Herrian, eta hemendik aurrera Azkoitiko Triatloi Taldeko kideok beste zenbait gauz egiten hasiko gara. Behobia dela, Maratoia dela, BTT dela....
 
Hauxe da taldekideok parte hartu dugun lasterketa batzuen laburpentxoa:
 
Joan den Larunbatean Jose Luis Garate "Pepe" Mutrikuko sprint triatloien izan zen eta 59. amaitzea lortu zuen 1h20'38''tan.
 
Mikel Garate joan den Larunbat gabean Elgoibarko gabez egiten den lasterketan izan zen eta 5. amaitu zuen 26'17''ko denborarekin.
 
Eduardo Sudupe eta Jabier Alberdi "Jabito" Kontxako Badiako 2,2 kilometroko trabesian izan ziren igerian. Jabi, aspaldi honetan igerian gogor dabil eta hainbat trabesiatan hartu du parte dagoeneko.
 
Eduardo Sudupek, aurten lehenengo aldiz ospatu den Getaria-Zarautz-Getaria lasterketan hartu zuen parte eta 117. postuan amaitu zuen 26'0''ko denborarekin.
 
Esan bezala, inguruko hainbat lasterketan ari gara hartzen parte eta ikusiko gaituzu. Ez izan zalantzarik.....
 
Adibidez, Asier Disdira asteburu honetan Mallorkako IRONMAN frogan izango dugu. Animo!!!!

lunes, 15 de septiembre de 2014

Hondarribiko Triatloi Sprinta

Joan den astean bi taldekide izan genituen Hondarribiko Triatloi Sprintean.
 
 
 
168. Jose Luis Garate "Pepe" 1h36'42''
194. Isander Etxezabal "Ixka" 1h40'20''
 
Bestalde Triatloi Herrikoien Azkoitiar bat izan genuen eta bigarren egin zuen.Zorionak Ixaka!
 
 

martes, 9 de septiembre de 2014

Zumaiako Triatloia

 
Joan den Larunbatean ospatu zen Zumaiako Triatloia. Euskal Herriko Zirkuituko azken hirugarren froga zen eta 9 taldekide izan giñen bertan. Euskal Herriko txapelketa zen Sprint distantzian eta azkeneko bi urteetan bezela, giro paregabea espero zen Zumaiako kaleetan. Horrela izan zen....

21. Asier Oiartzabal "Disdira" 1h03'59''
56. Rafael Sudupe 1h07'46''
67. Jon Roteta "Rote" 1h08'51''
79. Josu Agirregabiria 1h10'39''
94. Aitor Beneitez "Tertzio" 1h11'58'' (kronika)
148. Egoitz Segurola 1h16'06''
150. Jose Luis Garate "Pepe" 1h16'16''
199. Iskander Etxezabal "Ixka" 1h20'49''

Emakumezkoetan berriz, Jone Garate 33. postuan sailkatu zen 1h28'34''ko denborarekin.

Disdira, Rafa eta Roten denborei esker, 9. postuan amaitzea lortu genuen taldezka.

Ondoren, eguna amaitzeko, taldeko hainbat kide afaltzera joan giñen.
 
Azkenik ZORIONAK ematea ZUMAIAKO TRIATLOI TALDEAri. Lan bikaina. Bidegurutze guztiak oso ondo itxita (130 bolondres zeuden!), bukaerako anoa gunea oso ona, etb.
 
Askotan ez diegu eskertzen antolatzaileei eginiko lana, baina esan beharra dago duatloi/triatloi baten antolakuntzaren atzean persona, lan eta ordu asko daudela eta antolatzaileok eskertu egiten dugula jendeak ondo eginiko lana aitortzea. Besterik gabe....