miércoles, 28 de junio de 2023

Donostiako Triatloia (Euskadiko eta Gipuzkoako Txapelketa - Olinpikoa)


Donostiako EmakumeenTriatloia 🏊‍♂️300m 🚴8km 🏃‍♀️ 2km

Desireé Odriozola eta Maider Oteiza, larunbateko emakumeen triatloian izan ziren parte hartzen.

Zorionak Desireé eta Maider! 🥳





Donostiako Triatloia 🏊‍♂️1,5 🚴40 🏃‍♀️ 10
Igande oso oparoa Azkoitri Triatloi Klubeko triatloilarientzat. Joan den igandean ospatu zen Donostiako triatloi olinpikoa. Distantzia olinpikoko Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketa izan zen eta gure taldeko hainbat kidek emaitza bikainak lortu zituzten.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA
Absolutoa:
🥈 M. Azpiazu
Kategoriak:
🥇 H. Iturzaeta JUNIOR
🥈 A. Sotil BET1
🥈 J.A. Circujano BET2
🥉 V. Cerrajero BET1
🥇Azkoitri T.K TALDEZKA (H. Iturzaeta, A. Sotil eta X. Albizu)

EUSKADIKO TXAPELKETA
Kategoriak:
🥇 H. Iturzaeta JUNIOR
🥈 A. Sotil BET1
🥈 J.A. Circujano BET2
🥉 Azkoitri T.K TALDEZKA (H. Iturzaeta, A. Sotil eta X. Albizu)

Zorionak guztioi!🥳

Sailkapena

Argazki gehiago hemen (Jose Antonio Carmona)

Taldeka

Haritz Iturzaeta

Aitor Sotil

Jose Antonio Circujano







miércoles, 21 de junio de 2023

Lekeitioko Triatloia (Euskadiko Txapelketa - Sprint)

 

Joan den larunbatea, Lekeitioko distantzia sprinteko (0,75-21-5km) triatloia ospatu zen. Nahiz eta eguraldi paregabearekin hasi eguna, bizikletako sektorean lehiatzen ari zela, euria hasi zuen eta korrikako ibilbide guztian zehar sekulako euri-jasa izan zuten.

- Aitor Sotil, beterano 1 mailako Euskadiko hirugarren sailkatu zen. 

- Jose Circujano, beterano 2 mailako Euskadiko laugarren sailkatu zen.

- Haritz Iturzaeta, junior mailako Euskadiko bostgarren sailkatu zen.


Taldeka, 6. talderik onena izan ginen, helmugaraturiko 38 tadetatik.

Sailkapenak


Argazkiak: festak.com eta Amets Andueza (Azkoitri)




 

miércoles, 14 de junio de 2023

Zarauzko Triatloia 2023


Joan den larunbat arratsaldean ospatu zen Zarautzeko distantzia erdiko triatloia (2,9-80-21km). Hainbat taldekide izan ziren bertan lehian. Aipatzekoak Aitor Sotilen 20. eta Naiara Perezen 17. postuak sailkapen orokorrean. Gizonezkoen taldeak 5. postu oso on bat lortu zuen, helmugaraturiko 55 taldetatik.

Sailkapena








lunes, 5 de junio de 2023

OTSO VI Half Gasteiz 2.0

A. Arrieta eta J. Albizuri

Gasteizko distantzia erdiko triatloian (1,9-90-21km) izan ziren joan den astean J. Albizuri eta A. Arrieta. Biak ala biak, sekulako maila erakutsi zuten eta 16 eta 27. postuetan helmugaratu ziren hurrenez hurren. 402 gizonezko eta 63 emakumezkok lortu zuten Gasteizko alde zaharrean zegoen helmugako marra gainditzea.

16. Jon Albizuri Izaguirre (V1M mailan 5.) Euskadiko azpitxapeldun distantzia erdiko triatloian

27. Alex Arrieta Quintana (V1M mailan 7.)

Sailkapenak