lunes, 18 de mayo de 2015

Iruñako IronMan erdia eta Gorlizeko Triatloia

HALF TRIATHLON PAMPLONA/IRUÑA
Sei taldekide izan genituen lehenengo aldiz ospatzen zen Iruñako IronMan erdian. Igerian Aritzalekuko kanpiñean dagoen Allozeko lakuan egin zuten 950 metroko zirkuitu bati bi bira emanez. Bizikletan 85 kilometroko ibilbide haizetxu bati aurre eginez iruñara iristen ziren eta azkenik 7 kilometroko zirkuitu bati 3 bira eman behar izan zizkioten. Guztien ahotan ere, oso triatloi gogorra izan zen haizeari aurre egin behar bai izan zioten bizikletako ibilbide guztian zehar.

54. Aitzol Agirregomezkorta 4h46'42''
69. Mikel Lasa 4h51'58''
126. Aitor Beneitez 5h06'30''
220. Iñigo Odriozola 5h22'45''
329. Jose Luis Garate 5h53'27''
358. Eduardo Sudupe 6h37'11''

SAILKAPENAK





GORLIZKO TRIATLOI SPRINTA
Bestalde Gorlizeko triatli sprintean Albisu anaiak hartu zuten parte. Gazteak 82 segundu atera zizkion helmugan anai zaharrari.

34. Jon Albisu 1h38'11''
41. Mikel Albisu 1h39'33''





miércoles, 13 de mayo de 2015

Debako Triatloia

Joan den Larunbatean Debako Triatloi sprinta ospatu zen. Bertan 5 taldekide izan genituen eta hauen artean onena Jon Albisu izan genuen. Bestalde Xanet eta Oihanek taldeko koloreekin debutatu zuten eta Disdira lesio luze baten ondoren triatloia egitearen sentsazioak probatzera joan zen.

Taldezka 9. postuan amaitu genuen.







miércoles, 6 de mayo de 2015

Getari, Bermeo eta Senpere

Joan den astebukaeran hainbat taldekide froga ezberdinetan izan ditugu. Mikel Lasa adibidez Getarin eta Senperen izan dugu. Froga hauetan irten diren gehienek helburu nagusi bezala Zarauzko triatloia izango dute. Animo gaztiek!

GETARI
62. Erik Etxeberria1h10'33''
73. Mikel Lasa 1h11'19''
86. Jon Albisu 1h12'27''
91. Aitor Beneitez 1h13'00''
133. Egoitz Segurola 1h16'53''
183. Jose Luis Garate 1h20'11''


Erik, Egoitz, Mikel, Tertzio eta Albi








BERMEO
Bermeoko triatloien Julian Olano izan genuen. Igerian 13. irten zen. A ze egurra!

77. Julian Olano 1h27'07''




SENPERE
Azkenik 5 taldekide izan genituen Senperako triatloi olinpikoan:

19. Ander Zubizarreta 2h07'15''
48. Xanet Albisu 2h15'01''
63. Iban Orgebozo 2h15'45''
67. Mikel Lasa 2h16'47''
81. Rafa Sudupe 2h19'19''

Sailkapenak

Orbegozo, Ander, Rafa, Xanet eta Mikel.


martes, 5 de mayo de 2015

Terres de L'Ebre

Joan den ostiral arratsaldean Azkoitri Triatloi Klubeko 9 kide Tarragonarako bidea hartu zuten San Carlos de la Ràpitan igandean ospatuko zen Terres de L'Ebreko triatloian parte hartu eta lagun artean astebukaera eder bat pasatzeko asmoz.

Larunbat goizean gogor gosaldu ondoren bizikletako 30 kilometroko bira egitera joan ziren. Ibilbide laua eta denbora guztiak akoplatuta joateko aproposa. Haizea eginez gero bataz besteko abiadurak asko jetsiko ziren eta sailkapen orokorrean zer esana eduki ahal izango zuen.


Txanpaña Usie bat ateratzen

Larunbat goizeko 6:00tan esnatu, indartsu gosaldu eta triatloia egiteko dena prestatu ondoren, 7:00tan boxesetara sartzeko ordua iritsi zen.




Boxesetan materiala behar den bezala utzi eta uretara beroketa ariketak egitera triatloia hasi aurretik.



Ura epel xamar zegoela esan daiteke eta ibilbideko lehenengo 150-200 metroa oinez egin behar ziren, ura gerriraino iristen bai zen eta ez zegoen igeri egieko adina sakontasun.

Bat, bi, hiru eta ekin!



Egin beharreko distantziak honako hauek ziren:
3.000m igerian (1,5 kilometroko 2 bira)
90km bizikletan (30 kilometroko 3 bira)
20km korrikan (5 kilometroko 4 bira)


Igerian lehendabiziko taldekidea Txanpa izan zen 32. postuan (44'34''). Bizikletako sektorean Andoni Ibarbia izan zen azkarren 9. posturik onena lortuz (2h19'05'') eta korrikako sektorean ere Andoni Ibarbia izan genuen azkarrena 37. denborarik onena eginez (1h23'36'').

15. Andoni Ibarbia 4:29:25
33. Haritz Elorza 4:36:18
43. Garikoitz Uzkudun 4:38:38
70. Ion Oteiza 4:47:06
155. Aitzol Apalantza 5:05:49
193. Harkaitz Arruti 5:15:42
197. Aitor Beneitez 5:16:49
235. Iker Segurola 4:28:21


 







Argazki gehiago (40 argazki), taldeko facebookean: www.facebook.com/AzkoitikoTriatloiTaldea

SAILKAPEN OROKORRA

Taldezka bostgarren postuan amaitu genuen Abitta, Txanpa eta Aiztitxoren denborei esker. SAILKAPENA

FROGAKO WEB GUNEA: www.triatloterresdelebre.ate.cat

FROGAKO BIDEOA: www.vimeo.com/126360610

Giro paregabea izan genuen Tarragona alde horretan! Hurrengo urtean beste bat!



Azkoitiko XVI. Duatloia . BIDEOA


Gasento Oñederra eta Laida Beristainek eginiko lana.