viernes, 27 de julio de 2012

Eduardo Sudupe Finisher!



Joan den astean Errioxan ospatutako "El Rasillo" triatloi sprintean izan genuen aurten taldera batu zaigun Eduardo Sudupe. 1h23'54''ko denbora behar izan zuen ibilbidea amaitzeko eta 101. postuan amaitu zuen 143tik.


Igeriketan sentitu zen ondoen 66. postuan irten zelarik uretatik. Korrika aldiz, ibilbide gora beheratsua omen zen eta pixka bat gogorra egin zitzaion. Oso gustura hala ere. Hurrengo urtean inguruko duatloi eta triatloietan gozatzera irteteko asmoz.

SAILKAPENA
ARGAZKI GEHIAGO
INFO GEHIAGO



Ea ba taldean ditugun hainbat duatleta hurrengo urtean animatzen diren triatloietan ere parte hartzen.

martes, 24 de julio de 2012

"Aiztitxo" garaile Getariko Biatloiean

Aiztitxo behean ezkerrean

Ia 80 lagunek hartu dute parte Getariako XI. Salbatore Biatloian. Ohiko moduan, kirolariek 550 metro igerian eta 3,5 kilometro korrika osatu behar izan dituzte, Malkorbe hondartzatik irten eta herriko frontoian helmugaratuz.


 Aurten, Garikoitz Uzkudun Azkoitiko Triatloi Taldeko taldekidea (17:35,31) eta Nerea Murua zarauztarra (20:04,51) izan dira garaile. Lehen getariarrak, berriz, Josu Iribar (18:44,45) eta Usoa Irigoien (23:46,62) izan dira, eta beteranoetan bizkorrenak, berriz, Asier de la Torre (17:43,20) eta Begoña Urbitarte (22:38,11) zarauztarrak. 


ZORIONAK AIZTITXO!

Informazio Iturria: Urola Kostako Hitza

lunes, 23 de julio de 2012

I. Azkoiti - Azpeiti erronka




Azkoitiar lasterkariak eta txirrindulariek irabazi dute azpeitiar kirolarien kontrako erronka. Azkoitiarrrek 47:12 denboran egin zuten proba eta azpeitiarrek 47:47an. Joan den larunbatean jokatu zen kirol proba. 



Azkoitiarren aldetik korrika Jokin Sudupe Pio eta Imanol Larrañaga Bitturi eta bizikletan Mikel Garate eta Arkaitz Arakistain aritu ziren. Azpeitiarren aldetik, berriz, lasterka Xabat Manzisidor eta Garikoitz Uzkundun Aiztitxo eta bizikletan Xabier Lasa eta Garikoitz Garate Txala. Lau kilometrotako ibilbidea egin behar izan zuten, bizikletakoek bi aldiz eta lasterkariek behin. 



Era honetan, garai batean egiten zen proba berreskuratu nahi izan dute. Azkoitiko Plaza Berria jendez gainezka egon zen proba ari zen bitartean. Giro bikaina izan zen. Ea ba hurrengo urteetan froga berriz egiteko moduan den.




miércoles, 18 de julio de 2012

I. Azkoitia-Azpeitia erronka


Larunbat honetan Azkoitiko kaleetan ospatuko den I. Azkoitia-Azpeitia erronkan lau taldekide izango ditugu lehian. Azkoitiko taldean, Garate, Bitturi eta Pio, eta Azpeitiko taldean berriz Aiztitxo. Ea ba nolako giroa sortzen duen erronka honen gure herriko kaleetan.

lunes, 9 de julio de 2012

Loinaz I. Uratloiean irabazle


Iñaki Loinaz Hondarribiko I. Uratloiean irabazle suertatu zen. 60 bat atleta bildu ziren 1,5km igeri 500m korrika eta 1,5km igeriko zirkuitua egiteko. Oraindik 20 urte besterik ez ditu mutillak! Animo eta segi horrela!

ZORIONAK IÑAKI!!!

miércoles, 4 de julio de 2012

Aritzaleku & IronMan Niza

Aritzalekuko triatloi Sprinta
5. Iñaki Loinaz 1h17'04''
33. Haritz Elorza Lasa 1h26'32''


Loinaz 23 urtez azpitiko mailan Euskadiko Txapeldun bilakatu zen Sprint distantzian.




ZORIONAK IÑAKI!


Sailkapenak

Nizako IronMana
Bestalde Iñaki Gonzalez  Nizako IronManean izan genuen. Bere lehenengo parte hartzea zen distantzia honetako triatloi batean eta amaitzeaz gain 10h58'27''ko denboran amaitu zuen.


ZORIONAK IÑAKI!

P.D. Semiei Iñaki izena jarriber tzoat! jeje grandes!!

lunes, 2 de julio de 2012

Donostiako XXVII. Onditz Triatloi Internazioanala




Orain dela bi aste ospatu zen Onditzen oroimenezko triatloiean hainbat taldekide izan genituen lehian. Irteeran 850 triatloilari eta triatloiaz gozatzeko egun paregabea.


29. Iñaki Loinaz 2h11'43''
74. Haritz Elorza 2h17'40''
180. Iker Segurola 2h27'11''
302. Aitor Beneitez 2h33'57''
356. Iñaki Larramendi 2h38'20''
508. Jose Luis Garate 2'50'01''

Sailkapena


Taldezka 15. psotuan amaitu genuen aurkeztutako 57tik. 


Taldekako Sailkapena