jueves, 27 de mayo de 2021

Aritzalekuko Distantzia Olinpiko eta Sprinteko Triatloiak

 Joan den larunbatean Allotzeko (Nafarroa) urtegiaren inguruetan ospatu ziren Aritzalekuko triatloi sprint eta olinpikoa. Lehendabizi goizeko 8:00tan Alex Arrieta, Iñaki Jauregi, Julen Azkue eta Aitor Beneitezek  distantzia olinpikoko (1,5-40-10km) triatloian hartu zuten parte. Azkue igerian lehendabiziko postuan irten zen, baina bizikletan sorturiko arazo fisikoak tarteko, erretiratu beharra izan zuen.

Aitor Beneitez korrikako sektorean

Bestalde, arratsaldean Haritz Iturzaeta gazteak sprint distantzian (0,75-10-5km) hartu zuen parte. Debuteko egunean oso lasterketa ona egin zuen, hogeitazazpigarren postuan amaituz. 

Haritz Iturzaeta triatloia hasi aurretik

GIZONEZKOEN SAILKAPEN OLINPIKOA

GIZONEZKOEN SAILKAPEN SPRINTA

Informazio gehiago: www.triatlonaritzaleku.com

martes, 18 de mayo de 2021

Iruñako Distantzia Erdiko Triatloia

Joan den larunbatean ospatu zen Iruñako Distantzia Erdiko triatloia.  Lehendabizi 1,9 kilometroko igeriketa egin behar izan zuten Allozeko urtegian. Ondoren 77 kilometroko ibilbide gora beheratsu bat Iruñara bidean eta azkenik 17 kilometro laskerta Iruñan zehar eta ibilbide gora beheratsu bati bi bira emanez. Bertan, zortzi taldekide izan genituen eta guztiek gozatu ahal izan zuten triatloi eder honetaz. Aipatzekoa Julen Azkueren igeriketa saioa. Lehendabiziko postuetan irten zen Eneko Llanos haundiaren atzetik.

SAILKAPENAK

Informazio gehiago: www.triatlonpamplona.es

Frogako bideo laburpena:














martes, 11 de mayo de 2021

Zuiako Duatloia - Euskadiko Distantzia Erdiko Txapelketa

Joan den larunbatean ospatu zen lehendabiziko aldiz Zuiako (Araba) Duatloia. Bertan izan genituen Xanet Albizu, Joseba Exposito eta Aitor Beneitez. Lehendabizi 14 kilometro egin behar izan zituzten, ondoren 64 kilometro bizikletan eta azkenik beste 7 kilometro korrika. Egun gogorra izan zuten gure taldekideek, zeren eta 30ºC inguruko tenperaturak eta hego haizea batu zitzaizkien, berezko gogortasuna zuen distantzia eta zirkuituari. 72 parte hartzailek erretiratu beharra izan zuten eta 197 duatletek lortu zuten helmugako marra gainditzea. Zorionak hirukote!

Taldeka, 22. postua lortu zuten Euskadiko Txapelketan.

Txalotzekoa antolakuntzaren lana, garai hauetan ez bai da batere erraza froga bat antolatzea.

SAILKAPENAK








Argazkiak: Naikefotosport eta Fenan Puras Fotógrafo

LABURPEN BIDEOA:


Aste honetan, hainbat taldekide izango dira lehian Iruñako Distantzia Erdiko Triatloian. Kasu honetan Espainiako Txapelketa izango da.