jueves, 27 de junio de 2019

Bizkaia eta Laredoko triatloiak

Bizkaia Triathlon
Joan den larunbatean ospatu zen lehendabiziko Bizkaia Triathlon distantzia erdiko triatloia. Benetan txalotzekoa taldekideek bertan aurki zuten antolakuntza. Aspaldian froga baten antolakuntzaren inguruan entzun diren hitz politenak entzun ziren froga ondoren.

Frogari dagokionez, 1.900m Bermeon egin zuten igeri. Ondoren Bizkaiako errepideetan barrena 86 kilometroko bira zirkular bat eta azkenik Gernikako kaleetan 21 kilometro zirkuitu bati hiru bira emanez.

13. Andoni Aranaga
20. Andoni Ibarbia
32. Jon Albizuri
51. Alex Arrieta
67. Patxi Mendizabal
181. Aitor Beneitez

Sailkapena

Taldekako sailkapenari dagonionez, taldeko hainbat kideek aspaldian duten sasoi ona mantendu eta hirugarren sailkatu ziren, helmugaratutako 27 taldeetatik.

Sailkapena





Triatloi froga ikusteko klikatu hemen

Laredoko Triatloia
Aitor Sotil bostgarren postuan helmugaratu zen Laredoko drafting gabeko triatloi olinpikoan. 


Sailkapena

miércoles, 19 de junio de 2019

Lekeitioko Triatloia


Joan den Ekainaren 15ean ospatu zen Lekeitioko triatloi sprinta. Euskadiko eta Arabako txapelketa izan zen. Guztira ia 500 triatleta eta hoien artean 80 emakume pasatxo. Benetan poztekoa kirol honetan emakumeen parte hartzeak izan duen gorakada azken urteotan. Bederatzi taldekide izan ziren irteera gunean. Eguraldi paregabea eta triatloi giro bikaina.

65. Jose Antonio Circujano
84. Joseba Exposito
127. Paul Elorza
138. Sathya Paz
175. Jokin Sudupe
205. Aitor Beneitez
304. Jose Luis Garate
314. Ander Ostolaza 
334. Kepa Castro

Taldekako sailkapenean Jose Antonio Circujano, Joseba Exposito eta Paul Elorzaren denborei esker 18. talderik onena izan giñnn helmugaratutako 42 taldetatik.


Datorren astean, berriz Bizkaia Half Triathlon ospatuko da eta sei taldekide izango ditugu bertan lehian.














domingo, 16 de junio de 2019

Zarauzko Triatloia

Joan den Ekainaren 8an ospatu zen Zarauzko Triatloia (2,9-79-21km). Urtero legez, hainbat taldekide izan zen lehian. Bakoitza bere helburu, amets edo dena delakoa buruan zuela. Triatloi giro paregabea eta eguraldia lagun izan zituzten.

24. Julen Lopetegi (Sailkapen orokorrean 23 urtez azpitik txapeldun eta Gipuzkoako txapeldun)
34. Aitor Sotil
38. Xanet Albizu
40. Andoni Aranaga
63. Andoni Ibarbia
67. Jose Antonio Circujano
72. Joseba Exposito
103. Erik Etxeberria
106. Alex Arrieta
152. Rafa Sudupe
266. Egoitz Segurola
304. Iñaki Soto
435. Iker Carmona
Taldekako sailkapenean berriz, helmugaratutako 54 taldeetatik hirugarren talderik onena izan giñen Julem, Aitor eta Xaneten denborei esker. Gipuzkoako txapelketa ere bazenez, Gipuzkoako Txapeldun izendatu giñen.