lunes, 14 de diciembre de 2020

Elikurekin hitzarmen berritzea, esfortzu frogak egiteko


Dagoeneko hasiak gara 2021. urteko denboraldiari begira. Kirola egiteko beharrezkoa deritzogu gorputzeko motorra lehiarako prest dagoela ziurtatzea. Horretarako, ELIKU Nutrizio Aholkularitzaren laguntzaz, Azkoitri Triatloi Klubeko kide guztiek, ATHLON Bizimodu Osasungarrien Sustapeneko medikuek eginiko esfortzu frogak eta laktatoaren neurketak prezio ekonomikoagoetan izango ditugu Azpeitiako ELIKU Nutrizio Aholkularitzaren zentroan. 

Esfortzu froga bizikletan 73€ balio ditu. Laktatoarekin, 115€

Eskerrik asko ELIKU eta ATHLON!

miércoles, 30 de septiembre de 2020

Bilboko distantzia erdiko triatloia

Joan den larunbatean lau taldekide izan genituen Bilboko triatloian. Half distantziako (1.9km+90km+21km) Espainiako txapelketa izanik, sekulako maila zegoan. Bertan ziren estatu mailako triatleta onenetarikoak.

Gureak lan txukuna egin zuten. Jon Albizuri 70. postuan helmugaratu zen. Andoni Ibarbia 98. izan zen. Alex Arrieta berriz 186. postuan amaitu zuen. Pena izan zen Julen Lopetegiren erretiroa. Bizikletan aurreko postuetan iritsi arren, lesio bat tarteko lasterketa utzi behar izan zuen.

Zorionak mutilak!

 

lunes, 14 de septiembre de 2020

Lasterketetara buelta Santanderren


 Igandean Santanderreko triatloi olinpikoan izan ginen. (1600m+36km+10,6km)

Hiru taldekide izan genituen bertan. Talde sendoarekin joan ginen eta ez zuten hutsik egin.

Julen Lopetegi 13. postuan helmugaratu zen.

Andoni Ibarbia 48.

Eta Jon Albizuri "Pipo" 56 izan zen.

Lastertetan zegoen mailaren ideia bat egiteko nahikoa da irabazlearen izena jakitearekin. Javier Gomez Noya munduko txapeldun 5 aldiz izandakoak irabazi zuen.

Zorionak mutilak!





miércoles, 6 de mayo de 2020

AZKOITRI TRIATLOI KLUBA - ABESTIA

Duela hiru urte Azkoitri Triatloi Klubak 25 urte bete zituen (1992-2017). Horren harira, taldeko abestia sortzea erabaki genuen. Abestia,  Azpeitiko 2noisy Estudioan grabatu zen Ezinean taldeko Iban Amenabarren  gidaritzapean. Ea gustoko duzuen!

Letra:
Zenbat urte, zenbat jende, zenbat irrifar, zenbat neke!
Bakoitza bere neurrian, bakoitza bere helburuekin, arnasaldi bakoitza barrua betetzeko!

Zenbat pauso, zenbat indar, zenbat izerdi, zenbat arnas!
Zergaitik hainbeste neke, zergaitik hainbeste denbora, kirolak bizirik sentiarazten gaituelako!

Azkoitiko triatloi taldeko partaide, bihotz taupada bakoitza sentiaren alde!
Izerdiz busti baina, ito gabe!

Hainbat ta hainbat urtetan, hamaika kilometro, hamaika sentimendu!
Igeri bizikletan, korrika kirolari esker, bizitzaren lehian gozatuz!

Hainbat ta hainbat urtetan, hamaika kilometro!
Hainbat ta hainbat urtetan, hamaika sentimendu!
Igeri, bizikletan, korrika lasterketan!
Kirola bihotzean, bihotza kirolean!

Hainbat ta hainbat urtetan, hamaika kilometro!
Hainbat ta hainbat urtetan, hamaika sentimendu!
Igeri, bizikletan, korrika lasterketan!
Kirola bihotzean, bihotza kirolean!

lunes, 2 de marzo de 2020

Mungiako duatloia 2020






Pasa den larunbatean ospatu zen, Mungian, Euskal Duatloi Zirkuituko bigarren proba.
Bertan hiru taldekide izan genituen eta hirurek ere maila handia erakutsi dute.

Alde batetik emakumezkoen mailan Vanessa Cerrajero izan genuen. 10. postuan helmugaratzea lortu zuen. Geldi ezin dabil Vanessa denboraldi hasiera honetan!

Mutilen kategorian berriz, bi taldekide izan ziren Mungiako kaleetan barrena. Ikaragarrizko maila dago Euskal duatloi zirkuitoan eta bertan Sathya Paz onenen artea dabil. Azkenean 8. sailkatu zen.
Manex Larrañaga ere bertan izan zen eta 109. sailkatu zen. Hau ere martxa hartzen hasia da eta emango du zer esanik taldekide gazteak.

Ea hurrengoan taldekide gehiago animatzen diren!

Zorionak neska mutilak! Jarraitu horrela!

sábado, 15 de febrero de 2020

Erandioko duatloia 2020

Gaur, Otsailak 15 hasi da euskal duatloi zirkuitoa Erandion. Sprint distantziako duatloia izanik, duatloilariek 5km korrika, 20km bizikletan eta 2.5km berriro korrika egin behar izan dituzte.

Bertan hiru taldekide izan ditugu. Vanesa Cerrajero, Sathya Paz eta Manex Larrañaga.

Hauek izan dira emaitzak:

Vanesa Cerrajerok 13. postuan amaitu du. 1:10:01 eko denborarekin.

Sathya Paz-ek 10. egin du 55:34 denborarekin.

Manex Larrañaga 97 izan dugu. 1:01:17.

Aipatzekoa Vanesaren debuta Azkoitri-ko koloreekin, Asko pozten gara berriro ere taldean neskak edukitzeaz. Ea gehiago animatzen diren!

Zorionak hiruroi!

martes, 28 de enero de 2020

Manex Larrañaga, Euskadiko Triatloi Federazioko galan

Joan den igandean ospatu zen 2019. urteko triatloi eta duatloi zirkuituetako irabazleen gala. Bertan, Manex Larrañana taldekidea izendatu zuten duatloi zirkuituko hirugarren duatletarik onena bezala, 23 urtez azpitik kategorian.
 
ZORIONAK MANEX!
 
 
 
Argazkiak: Gipuzkoako Triatloi Federazioa

viernes, 3 de enero de 2020

Azkoitri Triatloi Klubeko historiaren parte izan nahi?

Azkoitri Triatloi Klubeko historiaren parte izan nahi?
Dagoeneko hasiak gara 2020. denboraldiko lizentziak traminatzen. Taldean sartu edota zalantzaren bat argitu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

1994
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019