miércoles, 27 de septiembre de 2023

Azkoitri Triatloi Kluba aniztasunaren lagun


Marea Urdinakek 🌊 , Azkoitiko Duatloian 🚴🏃 ♿ inklusioaren alde egiten dugun lana eskertu digu! Eskerrik asko eta aupa zuek!🎉

📃 Ziurtagiria jasotzen, @urangaarrizabalaga eta @tertzio izan ditugu. Azkoitiko Duatloiko koordinatzaile nagusia eta taldeko lehendakaria, hurrenez hurren.


miércoles, 20 de septiembre de 2023

Zumaiako Triatloia 2023

 

Joan den larunbatean ospatu zen Zumaiako lagunek antolatutako Zumaiako Triatloia. urtero legez distantzia sprintean lehiatu zen (750m - 20km - 5km) eta eguraldia lagun, giro paregabea izan zuten gure triatletek, gipuzkoako kostaldean. Emakumeetan, Vanessa Cerrajero izan genuan lehian. Gizonezkoetan berriz, Jose Antonio Circujano, Iñaki Elola, Aitor Beneitez, Harkaitz Elorza eta Haritz Uranga.

Sailkapenak

Argazki gehiago






 

martes, 12 de septiembre de 2023

Sestaoko Triatloia

 Joan den larunbatean, Vanessa Cerrajero Sestaoko triatloi sprintean (0,75-20-5km) izan zen. Hogeitabostgarren postuan amaitu zuen sailkapen orokorrean eta bostgarren izan zen beterano 1 mailan.

Sailkapena

Larunbat arratsalde  honetan, Zumaiako triatloian izango ditugu lehian taldeko hainbat kide.