martes, 18 de octubre de 2016

Getxoko Triatloia

Joan den igandean eman zitzaion bukaera Euskal Herrian ospatzen diren triatloiei. Bertan taldekide bakarra Aitor Beneitez "Tertzio" izan zen. Hainbat modalitate (Bikoteka, errelebozka...) eta hainbat distantzia zeuden aukeran eta Aitorrek distantzia olinpikoan hartu zuen parte.

Tertziok bigarren irteeran hasi zuen lasterketa, ez bai ziren triatleta guztiak batera irtetetan, eta helmuga gunean 2h12'37'' behar izan zuen helmugara iristea lortu zuten 268 parte hartzaileetatik. 82. postua lortu zuen.





jueves, 13 de octubre de 2016

Bartzelonako Triatloia



Joan den igandean Bartzelonan triatloi festa ospatu zen. Goizean goizetik hasita distantzia super-sprint, sprint eta olinpikoko hainbat froga. Bakarka edo taldean egin zitezken distantzia guztiak. Gure taldekideek distantzia olinpikoa aukeratu zuten. Lehendabizikoa 08:13tan irteten zen eta azkena 09:10tan. Aipamen berezia Xaneten 23 postuari.


23. Xanet Albizu 2h05'56''**
43. Joseba Exposito 2h09'33''
53. Alex Arrieta 2h10'56''
152. Aitor Beneitez 2h17'37''
770. Ander Alkorta 2h36'07''**

**Igeriketan buiarekin arazoak zirela 2.000 metro inguru egin zituzten. Batzuk gehiago, beste batzuk gutxiago.

Sailkapenak