
Yeray Varela oñatirra izan zen helmugara iristen lehena larunbatean (00:23:21). Emakumezkoetan, berriz, Nerea Etxeberria (0:29:09) azpeitiarra izan zen azkarrena, iaz bezala. Etxeberriaren atzetik ere azpeitiarrak izan ziren nagusi. Izan ere, Nerea Azpiazuk (0:29:19) bigarren postua eskuratu zuen, eta Olatz Gabilondok (0:33:06), berriz, hirugarrena.
Gizonezkoetan, bestalde, Pedro Muñoz (00:23:23) izan zen eskualdeko azkarrena, eta sailkapen orokorrean bigarren sailkatu zen. Rafa Maritxalarrek (00:24:04) lortu zuen hirugarren postua.
Aurten hainbat berrikuntza izan ditu probak. Besteak beste, aurreko urteetakoa baino ibilbide motzago izan du. 7,26 kilometro egin dute lasterka parte hartzaileek.
Azkoitiko Triatloi Taldea Azpeitiko San Silbestrea
18. Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" 25'41''
26. Iker Segurola "Xegu" 26'21''
33.Jokin Sudupe "Pio" 26'38''
34. Mikel Garate "Garate" 26'41''
40. Iñaki Loinaz Garate 26'52''
92. Aitor Beneitez "Tertzio" 29'08''
105. Haritz Elorza "Txanpa" 28'57''
335. Iñaki Elola Ceberio 34'24''
Informazio iturria: www.kirolprobak.com