Mostrando entradas con la etiqueta otros. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta otros. Mostrar todas las entradas

lunes, 23 de julio de 2012

I. Azkoiti - Azpeiti erronka




Azkoitiar lasterkariak eta txirrindulariek irabazi dute azpeitiar kirolarien kontrako erronka. Azkoitiarrrek 47:12 denboran egin zuten proba eta azpeitiarrek 47:47an. Joan den larunbatean jokatu zen kirol proba. 



Azkoitiarren aldetik korrika Jokin Sudupe Pio eta Imanol Larrañaga Bitturi eta bizikletan Mikel Garate eta Arkaitz Arakistain aritu ziren. Azpeitiarren aldetik, berriz, lasterka Xabat Manzisidor eta Garikoitz Uzkundun Aiztitxo eta bizikletan Xabier Lasa eta Garikoitz Garate Txala. Lau kilometrotako ibilbidea egin behar izan zuten, bizikletakoek bi aldiz eta lasterkariek behin. 



Era honetan, garai batean egiten zen proba berreskuratu nahi izan dute. Azkoitiko Plaza Berria jendez gainezka egon zen proba ari zen bitartean. Giro bikaina izan zen. Ea ba hurrengo urteetan froga berriz egiteko moduan den.




jueves, 9 de febrero de 2012

2012. denboraldiko lizentziak


Momentuz hauek dira 2012. du/tri denboraldian Euskadiko Triatloi Federazioan lizentzia egin dutenak eta taldeko parte direnak:

Iñaki Loinaz
Imanol Larrañana "Bitturi"
Haritz Elorza "Txanpa"
Jokin Sudupe "Pio"
Aitor Beneitez "Tertzio"
Aritz Uranga "Ebro"
Iñaki Gonzalez
Jordi Arzalluz
Jose Luis Garate "Pepe"
Iñaki Larramendi "Larramendi"
Jabier Alberdi 
Eduardo Sudupe "Edu"
Ander Zubizarreta
Aitzol Agirregomezkorta "Txartxa"
Iker Segurola "Xegu"
Jagoba Korta
Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo"
Iñaki Elola
Ion Oteiza "Ote"

Aurten 19 taldekideetatik 7  berri izango ditugu Azkoitiko Triatloi Taldeko elastikoa defendatzen Euskal Herriko zein atzerriko frogetan.


LAISTER IZANGO DUZUTE IKUSGAI  2012. URTEKO TALDEKO  ARGAZIA EKIPAZIO BERRIEKIN