sábado, 31 de diciembre de 2011

Azpeitiko San Silbestrea 2011

2011 urtea osasuntsu amaitu dute ehunka lagunek Azpeitian, Xeye Atletismo taldeak antolatutako eta Urola Kostako Hitza egunkariak babestutako San Silbestre lasterketan parte hartu ondoren. Duela 11 urte antolatu zuten proba lehen aldiz, eta ordutik abenduaren 31ko probako parte hartzeak gora egin du etengabe. Aurten 630 korrikalari lehiatu dira, zehazki.


Yeray Varela oñatirra izan zen helmugara iristen lehena larunbatean (00:23:21). Emakumezkoetan, berriz, Nerea Etxeberria (0:29:09) azpeitiarra izan zen azkarrena, iaz bezala. Etxeberriaren atzetik ere azpeitiarrak izan ziren nagusi. Izan ere, Nerea Azpiazuk (0:29:19) bigarren postua eskuratu zuen, eta Olatz Gabilondok (0:33:06), berriz, hirugarrena.

Gizonezkoetan, bestalde, Pedro Muñoz (00:23:23) izan zen eskualdeko azkarrena, eta sailkapen orokorrean bigarren sailkatu zen. Rafa Maritxalarrek (00:24:04) lortu zuen hirugarren postua.

Aurten hainbat berrikuntza izan ditu probak. Besteak beste, aurreko urteetakoa baino ibilbide motzago izan du. 7,26 kilometro egin dute lasterka parte hartzaileek.


Azkoitiko Triatloi Taldea Azpeitiko San Silbestrea
18. Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" 25'41''
26. Iker Segurola "Xegu" 26'21''
33.Jokin Sudupe "Pio" 26'38''
34. Mikel Garate "Garate" 26'41''
40. Iñaki Loinaz Garate 26'52''
92. Aitor Beneitez "Tertzio" 29'08''
105. Haritz Elorza "Txanpa" 28'57''
335. Iñaki Elola Ceberio 34'24''


 Tertzio
 Xegu
 Txanpa
 Pio ta Garate
Aiztitxo 

Argazki gehiago: Facebooken
Informazio iturria: www.kirolprobak.com

domingo, 18 de diciembre de 2011

Gasteizko Maratoi 1/2




Lau taldekide izan ditugu Gasteizen ospatu dek 34. maratoi erdian. Oso tenperatura hotzak izan zituzten eta momentu batzuetan elur bustia ere izan zuten.


360. Iñaki Gonzalez 1:24:29 (4:00)
388. Iñaki Loinaz 1:26:03 (4:04)
685. Imanol Larrañaga 1:29:25 (4:14)
797. Aitor Beneitez 1:30:25 (4:17)


Informazio gehiago

lunes, 28 de noviembre de 2011

Azkoitiko VII. Herri Lasterketa


Joan den Larunbatean ospatu zen Azkoitiko VII. Herri lasterketa. 464 lasterkari izan ziren irteeran eta hauetariko 75 azkoitiarrak ziren. Herriko lasterketa izanik 12 taldekide izan giñen bertan lehian eta mota guztietako emaitzak izan genituen.


Argazkilaria: Haritz Elorza taldeko Lehendakaria

 31. (00:34:02) Andoni Ibarbia
 45. (00:35:02) Jokin Sudupe "Pio"
 58. (00:35: 55) Garikoitz Uzkudun 
 90. (00:37:05) Iñaki Gonzalez
 97. (00:37:05) Iker Segurola "Xegu"
105. (00:37:14) Jagoba Korta
107. (00:37:17) Harkaitz Arruti
116. (00:37:44) Iñaki Loinaz
161. (00:39:16) Aitor Beneitez "Tertzio"
218. (00:41:40) Eduardo Sudupe
233. (00:42:07) Aitzol Agirregomezkorta "Txartxa"
302. (00:44:00) Ander Zubizarreta



Bestalde Bitturi Donostiko Maratoiean izan genuen eta nahiz eta tripetako arazoiekin ibili oso denbora ona egin zuen.

54. (2:41:15) Imanol Larrañaga " Bitturi" (Ikusi bideoak eta Argazkiak)


sábado, 26 de noviembre de 2011

Ruben Almendro herriko kirolaririk onenerako hautagaitza

Azkoitiko kirolari onena aukeratzeko eguna ere iristar daukagu. Aurten ere herriko triatloi talde bezala gure modalitateko kirolari onenaren hautagaitza eskatu digute udaletxetik. Joan den Asteazkenean kultur-etxean egindako bileran aho batez gure hautagaitza Ruben Almendro dela erabaki genuen. Oraindela 5 urte hasi zitzaigun triatloi mundu honetan barneratzen eta dagoeneko 6 Ironman ditu bere bizkarrean. Gaur egun Plentziako Euskoman taldeko kide da eta Aitor Ruiz de Zarate du entrenatzaile bezala. 

Gure hautagaitza 2011n eginiko 3 Ironmanetan oinarritzen da. Bestalde hainbat frogetan ere hartu izan du parte.

Azkoitiko Triatloi Taldetik zorterik onena eta ea triatleton sakrifizioa eta aurten eginiko 3 Ironmanak kontutan hartzen dituzten!! 


martes, 15 de noviembre de 2011

47B.SS



Joan den Igandean ospaturiko 47. Behobia-Donostia maratoi erdian lau taldekide izan genituen lehian. Eguraldia ez zuten lagun izan, 20-23º ko tenperaturak izan bai zituzten eta haize bolada bat edo beste.


460. Jokin Sudupe "Pio" (1h18'18'')

1738. Iker Segurola "Xegu" (1h25'54'')

4413. Aitor Beneitez "Tertzio" (1h33'58'')

8829. Aitzol Agirregomezkorta "Txartxa" (1h43'18'')


www.behobia-sansebastian.com


Hurrengo hitzordua Azaroaren 26an izango dute, Azkoitiko Lasterketan hain zuzen ere.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Taldeko Helbide Soziala

Dagoeneko Udaletxean eman dio Azkoitiko Triatloi Taldeari Kultur Etxean postontzi propioa jarri eta bertako helbidea, helbide sozial bezela ibiltzeko baimena.


Hemendik aurrera honako hau izango da Azkoitiko Triatloi Taldearen postontzia:


Azkoitiko Triatloi Taldea
Kale Nagusia 62


Bestalde esan Taldekideak-en Eduardo Suduperen taldekide berriaren argazkia jarri dela.


Azkenik, bihar edo etzi 47. Behobia-Donosti maratoi erdiaren kronika, denbora eta argazkiak igoko dira.

miércoles, 26 de octubre de 2011

Hurrengo bilera

Hurrengo asteko Ostegunean (Azaroak 3) Azkoitiko Triatloi Taldeak bilera antolatu du 21:30tan Azkoitiko Kultur-Etxean hainbat gai jorratzeko asmoz. Taldean asteko asmoz bazabiltza ager zaitez edo jar zaitez kontaktuan gurekin (azkoitikott@gmail.com).

miércoles, 19 de octubre de 2011

XV. Donostiko 15 Km

Joan den Igandean ospatu zen  XV. Donostiko 15Km. Bi taldekide izan genituen  bertan lehiatzen eta egia esan nahiko denbora politak egin zituzten.

 643. Iñaki Gonzalez 1h 00'59''

704. Aitor Beneitez "Tertzio" 1h 01'34''


Azkoitiarren sailkapena


miércoles, 12 de octubre de 2011

Taldeko argazkia


Hona hemen Pedro J. Areizagak Azkoitiko Oteizaren Frontoietan ateratako taldeko argazkia (Taldekide guztiek ezin izan dute argazkira etorri).

 Ezkerretik eskubira: Tertzio, Txanpa, Manu, Iñaki G., Jabito, Iñaki L., Bitturi, Ander, Txartxa, Pio, Jose Luis, Ebro eta Larramendi 


Azkoitiko Triatloi Taldea hurrengo denboraldia prestatzen hasia da jada. Alde batetik patrozinatzaile bila dabiltza urtero dituzten gastuei aurre egiteko eta beste aldetik taldearen antolakuntza zein komunikazioa hobetzeko lanean ari dira. Helbide elektronikoa (azkoitikott@gmail.com) eta Bloga (www.azkoitikott.blogspot.com) ere sortu dituzte zalantzak argitzeko eta taldekideak zein jarraitzaileak momentu oro informaturik eduki ahal izateko.

Ander eta Txartxa
Hurrengo denboraldira begira taldea bi kide berrik osatuko dute momentuz, Ander eta Txartxa Azpeitiarra.

lunes, 10 de octubre de 2011

Euskadi Extrem 2011



1. Etapa: La Bastida - Urduña (111km)
2. Etapa: Urduña - Bilbo (63km)

Joan den astebukaeran ospatu zen Euskadi Extrem BTT martxa. Bertan Azkoitiko Triatloi Taldeko Jokin Sudupe "Pio" eta Haritz Elorza "Txanpa" izan ziren. Jokinek 2010ean ere parte hartu zuen eta bere hitzetan esperientzia oso polita izaten da, baina alde berean gogorra. Giro bikaina eta antolakuntza oso ona.

Haritz Elorza "Txanpa"

Jokin Sudupe "Pio"

Bideo Promozionala 2011




jueves, 6 de octubre de 2011

Denboraldi berria prestatzeko bilerak

Dagoeneko Azkoitiko Triatloi Taldeko batzorde kideek bilera batzuk egin ditugu hurrengo denboraldia ahal den hobekien prestatzeko asmoz. Horretarako lehendabizi ardurak banatu ditugu taldekideen artean.

Lehendakaria: Haritz Uranga "Txanpa"
Lehendakari ordea: Jabier Alberdi "Jabito"
Idazkaria: Aitor Beneitez "Tertzio"
Materialaren arduraduna: Jokin Sudupe "Pio"
Komunikazio arduraduna: Aitor Beneitez "Tertzio"

Ondoren kirol talde bezala erregistratzeko dokumentuak bete genituen.

Taldekide batzuk Kultur - Etxean

Hurrengo hitzordua Urriak 12, Asteazkena (Pilarika eguna) goizeko 10:00tan Baztartxo Antzoki aurrean aurkitzen diren Oteizaren Frontoietan taldeko argazkia ateratzeko. Garrantzitsua taldeko jantziarekin azaltzea. Ondoren taldekideak bizikletan ibiltzera joango gara. Anima zaitez!

Oteizaren Frontoiak



lunes, 3 de octubre de 2011

XV. Zakila Bira


Joan den Larunbatean ospatu zen Zumaian bertako XV. Zakila Bira lasterketa. 20 kilometroko ibilbidea oso gora beratsua izan zen eta bertan Azkoitiko Triatloi Taldeko hiru kide izan genituen.



Azkoitiarren sailkapena
"Bitturi" 

 "Pio"

"Tertzio"

sábado, 24 de septiembre de 2011

2011. urteko Euskadiko Triatloi Federazioko sailkapen nagusia

Dagoeneko amaitu da Euskadiko Triatloi Federazioak urtero antolatzen duen  Euskal Herria eta Nafarroako Duatloi eta Triatloi  zirkuitua. 14 duatloi eta 12 triatloiez dago osatua eta froga bakoitzak puntuazio jakin bat dut gogortasun eta distantzien araberakoa.

Azkoitiko Triatloi Taldeko 2011.ko zirkuituko sailkapena horrela geratu da:

 

Informazio gehiago:


domingo, 18 de septiembre de 2011

Barakaldoko Triatloia + Elgoibarko Krossa

Barakaldoko Triatloia
Joan den Larunbatean Barakaldon ospatu zen Ezkerraldea Triatloi Taldeak antolatutako Emilio Diego-ren oroimenezko Triatloi Sprint-a. Bertan Azkoitiko T.T.-ko Iñaki eta Aitor izan genituen lehian. Aipatzekoa Iñaki Loinaz-ek bere mailan lortutako bigarren postua.

Igeriketa 11.- 0:14:47 Bizikleta 18. 0:34:09 Korrika 34.- 0:18:43 Guztira: 1h:07':28''


Artxibuko argazki bat


50. Aitor Beneitez 
Igeriketa 61.- 0:20:11 Bizikleta 48. 0:37:13 Korrika 53.- 0:19:47 Guztira: 1h:17':11''



Artxibuko argazki bat
Sailkapena


Elgoibarko II. Gau Kros Herrikoia
Bestalde Elgoibarren Mintxeta Atletismo Taldeak antolaturiko bertako II. Gau Kros Herrikoa ospatu zen. Bertan Aritz Uranga izan genuen. Lasterketa euritxu baten ostean 70. postuan amaitzea lortu zuen.
Artxibuko argazki bat

70. Aritz Uranga Arrizabalaga 0h:34':49''

Kronika

Yeray Varela y Cristiana Loeda lograron la victoria en la prueba organizada por Mintxeta A.T.

El oñatiarra Yeray Varela se impuso en la II Cross Nocturno de Elgoibar, superando al durangués David García, al que la suerte le ha vuelto deparar hacerse de nuevo con la segunda plaza, tal y como le sucedió el año pasado.

La segunda edición del cross nocturno organizado por Mintxeta A.T. batió la marca de participación del año pasado. 219 atletas se dieron cita en la salida para hacer frente a un recorrido que se vio mediatizado por la lluvia. Yeray Varela y David García tomaron pronto las riendas de la prueba. Ambos corredores protagonizaron un duelo que se resolvió en el tramo final de la carrera a favor del oñatiarra, que cruzó el primero la línea de llegada con un tiempo de 26:47, mientras que el durangarra se hizo con la segunda posición con un crono de 26:57.

La primera mujer fue la eibarresa Cristina Loeda (30:47), seguida por la elgoibarresa Ainhoa Lendinez (33:11), mientras que Roberto González fue el primer elgoibarrés ayer con un crono de 27:49.

La edición de este año se disputó sobre un recorrido total de 7,7 kilómetros, distancia ligeramente superior a la de la carrera del año pasado ya que, en lugar de dar la vuelta en las escaleras de Iñiguez de Karkizano que pasan bajo la línea del ferrocarril, los corredores pudieron llegar por esta misma calle hasta el puente de Melitón aprovechando las obras de construcción de nuevas viviendas que se están acometiendo en la actualidad en la zona.

Siguiente cita, San Miguel
Algunos de los corredores que tomaron parte en la prueba de ayer tienen una nueva cita el próximo 2 de octubre, con la disputa de la V Subida a San Miguel. Esta prueba, que se disputa sobre un recorrido aproximado de 6 kilómetros, llevará a los participantes hasta la meta instalada frente a la ermita de este barrio rural.

La edición del año pasado contó con la participación de 47 corredores y se saldó con la victoria y las nuevas mejores marcas de Asier Cuevas (18:35:97), en la categoría masculina, y Nerea Amilibia (24:09:68), en la femenina.

Informazio itturria www.lasterketak.com



miércoles, 14 de septiembre de 2011

Azkoitiko Triatloi Taldea eta Zaittu Fisioterapia Zentrua akordio batetara iritsi dira taldekide guztiek deskontuak izan ditzaten. Horretarako Euskadiko Triatloi Federazioko federatu txartela erakutsi beharko da. Deskontuen berri izateko idatzi azkoitikott@gmail.com helbide elektronikora.

domingo, 4 de septiembre de 2011

Denboraldi berria prestatzeko bilera

Irailak 14 Asteazkena ospatuko da Azkoitiko Triatloi Taldeko hirugarren bilera. Azkoitiko Kultur Etxean izango da gabeko 21:00. Taldean parte hartu nahi duen edonor azaldu daiteke bilerara.