miércoles, 27 de octubre de 2021

Jon Albizuri Alcudiako IRONMANean

Joan den Urriaren 16ean Jon Albizuri "Pipo" taldekidea Alcudiako (Mallorka) distantzia luzeko triatloian izan zen (3,8-180-42,2km). 9h23'06''ko denbora behar izan zuen helmuga zeharkatzeko. Korrikako sektorean arazoekin ibili bazen ere, oso denbora ona egin zuen Pipok. Zorionak beste behin ere!




viernes, 15 de octubre de 2021

Torre del Mar-en (Malaga) bi garaipen!

 Joan den igandean Julen Lopetegi, Julen Azkue eta Joseba Expositok, Torre del Mar-eko (Malaga) distantzia erdiko eta distantzia olinpikoko triatloietan izan genituen. Lopetegik, distantzia olinpikokoa (1,5-40-10km) irabazi zuen eta Azkuek aldiz distantzia erdikoa (1,9-90-21km). Expok distantzia erdikoan laugarren amaitu zuen.





 Lekeitioko triatloian Haritz Iturzaeta, Haritz Uranga " Ebro" eta Asier Ostolaza "Montte".
Vanessa Cerracero Gran Trail Picos de Europan izan zen, Jose Antonio Carmonaren laguntzarekin. Ebrok, dobletea egin zuen eta igandean Gasteizko duatloi sprintean izan genuen. Andoni Ibarbia Xixongo (Asturias) distantzia erdiko triatloira joan zitzaigun.
 Hainbat taldekide Donostiako hiru hondartzetako 10 kilometroko lasterketan izan ziren.














martes, 5 de octubre de 2021

Lasterketa non? Azkoitri han!

Zumaia Flysch Trail (22 kilometro)

Oihan Otaegi, Aimar Iraola, Iñaki Jauregi eta Aitor Beneitez

 

Durangoko Duatloia (5-20-2,5km)

Haritz Iturzaeta (Bigarren Juniorra) eta Haritz Uranga


 



Berrobiko 8 kilometroko lasterketa

Sathya Paz hirugarren postuan!


Donostiako 10 kilometro

Garikoitz Uzkudun zortzigarren postuan.


OceanMan igeri zeharkaldia (Benidorm) 5,5 kilometro
Alex Arrieta