jueves, 29 de marzo de 2012

Azkoitiko XIII. Duatloia


Apirilak 29 Igandea,
Goizeko 11:00tan emakumezkoak
Goizeko 11:15tan gizonezkoak



 
ARAUAK
Euskadiko Triatloi Federazioko araudiaren menpe dago proba hau.
- Gehienezko partaide kopurua 300koa izango da

- Dorsala eramateko goma erabiltzea baimendua dago.

INSKRIPZIOAK
Euskadiko Triatloi Federazioaren web orriaren bitartez egingo dira.
- 27/03/2012 an irekiko dira eta 2012/04/28an berriz itxi.

- Edozein zalantza baduzu idatzi gure helbide elektronikora: azkoitikott@gmail.com
- Federatuak: 22€ (+ 2€ txip propiorik gabe)
- Federatu gabeak / Federatuak lasterketa egunean 32€ (+ 2€ txip propiorik gabe)


SARIAK
* Dorsal banaketa IRTEERA/HELMUGA ondoan izango

Boxeak: Azkoitiko Balda Enparantzan




IBILBIDEAK


8km lasterka (Bi bira)




36km bizikletan





4km lasterka (Bira bat)


martes, 27 de marzo de 2012

Ermua eta Amorebietako duatloiak

ERMUKO III. DUATLOIA



Eta azkenean iritsi da  garaipena! Larunbatean ospatu zen Ermuko III. Duatloi Sprintean bost taldekide izan genituen lehian eta oso emaitza politak lortu zituzten.

 8. Imanol Larrañaga 1h02`32''
11. Iñaki Loinaz 1h02'44''
15. Mikel Garate 1h'3'39''
19. Jokin Sudupe 1h03'53''
BG Jagoba Korta (Erorikoa izan zuen bizikletan. Animo!)


Iñaki Loinazen 23 urtez azpiko mailan lehenengo postua lortu zuen erraztasun osoz.



AMOREBIETA ETXANOKO III. DUATLOIA
Bestalde igandean beste hiru taldekide izan genituen Amorebieta-Etxanoko III. Duatloiean. Hau distantzia motzekoa zen berriz (9,8-36-4,8) eta zegoen eguraldi paregabeaz goatzeko asmoz bertaratu ziren.

20. Garikoitz Uzkudun 1h57`34''
49. Ander Zubizarreta 2h03'56''
101 Aitor Beneitez 2h16`47''

SAILKAPEN NAGUSIA


Aiztitxo bizikletako segmentuan

Ander helmugara iristen bere lehendabiziko duatloien

Ander eta tertzio korrikako lehenengo segmentuan

Duatloia amaitu ondoren


jueves, 15 de marzo de 2012

Ekipazio berriak

(Bizikletako maillot manga motza eta cullote motza)


Aurtengo denboralditik aurrera erabiliko ditugun ekipazio berrien diseiñua

lunes, 12 de marzo de 2012

Oñatiko XXI. Duatloia 2012



Joan den larunbatean ospatu zen Oñatiko distantzi motzeko duatloia (10-40-5). Giro bikaina Euskal Herriko duatloirik ederrenetakoan eta gure kirolariak duten guztia emateko prest. Lehendabizi emakumezkoak irten ziren eta ondoren, 15 minutuko tartearekin gizonezkoak. Aipatzekoa Bitturiren 10. postua (Bizikletako partzialean 2. postua!)






SAILKAPENA
EUSKAL-NAFAR ZIRKUITUKO SAILKAPENA

5. Jokin Sudupe
13. Imanol Larrañaga
25. Aitor Beneitez
27. Jagoba Korta
44. Iker Segurola
54. Mikel Garate
341. Iñaki Loinaz

Taldekako sailkapenean 7. amaitu genuan 39tik Bitturi, Pio eta Jagobaren denborei esker.




BIDEO PARE BAT:






jueves, 8 de marzo de 2012

Azkoitiko XIII. Duatloia

Azkoitiko duatloia 2009 (EITB)

Laister izango duzue hemen ikusgai
Azkoitiko XIII. Duatloia-ri
buruzko informazioa.

lunes, 5 de marzo de 2012

Eibarko XXI.Duatloia & Beasaingo II. Herri Lasterketa


Joan den Larunbatean ospatu zen Eibarko bertako XXI. Duatloia. Orain arte ospatutako zirkuituko hiru frogetan bezala, hau ere sprint distantziakoa ze (5km-25km-2,5km). Zazpi taldekide joan giñen ahalik eta banakako sailkapenik politena egiteko asmoz eta baita taldezka ere. Giroa egia esan ezin hobea zen!


Taldeka 4. postuan amaitu genuen aurkeztu ziren 21 taldeetatik.

Sailkapenak



Iñakik 23 urtez azpiko mailan 3. postuan amaitu zuen


Bestalde Iñaki Elola Beasaingo II. Herri Lasterketan izan zen Igandean 14 kilometroko ibilbidea osatzeko asmoz. 125. postuan amaitu zuen 1h00'20''ko denborarekin.

Iñaki 804. dorsalarekin


Azkenik Loiolako Loiolatxo elkartean taldearen 20. urteurrena dela eta afaria egin genuen gaur egungo taldekideak zein urteetan taldekide izan direnekin.












Taldearen sorkuntzan lanean izan zirenei oroigarri bat egin genien eta Gasento Oñederrak jaso zuen guztien izenean. Afal ondoren Jokin Pio Taldekideak bertso bana bota zien afariko chef bezala eduki genuen Jose Luis Garateri eta taldeko sorkuntzan lanean aritu zireneei.


"Eibar aldetik etorri gera pixkat ahulduta edo
ta Jose Luisek afari ona prestatua digu gero
aldez aurretik nahiz ta guztiok hori genuen espero
ohitura honi eutsi behar zaio ahal bada urtero
ziur berriro baietz etorri horrela afaldu eskero"

"Begira jarriz hogei urteko ibilbide luzeari
lehengo jendeak taldean alde egin zuen ugari
orain giroa polita dago ez al da hori nabari
oroigarria hartu zazue egindako lanan sari
guk jarraipena eman diou zuek asitakoari"