martes, 29 de junio de 2021

Triatlón la Rioja

 


Joan den Ekainaren 20an ospatu zen Logroñon (Errioxa) , Triatlon la Rioja distantzia erdiko triatloia (1,9-90-21km). Taldekide asko hurbildu zen Errioxako lurretara eta hainbatek amore eman eta erretiratu beharra izan zuen. Bero dezente egin zuen eta horrelako distantzietan beroak ez du barkatzen. Animo!

Taldekako sailkapenean 19. amaitu genuen 53tik Xabi, Erik eta Rafaren denborie esker.





 

Argazkiak: Eider Bereziartua

Argazki gehiago HEMEN

jueves, 17 de junio de 2021

Ecotrimad eta Portugalete


Joan den larunbatean ospatu zen Buitrago de Lozoyan (Madrid) distantzia olinpikoko (1,9-37-9,9km) triatloia. Bertan izan genuen Julen Lopetegi taldekidea eta 2h17'03''ko denborarekin lehendabiziko postua lortu zuen. 316 lagun helmugaratu ziren eta Julen izan zen irabazlea. Igeriketan hirugarren postuan irten zen, baina aurrerantzean ez zuen galdu bizikletan lortutako lasterketa burua. ZORIONAK JULEN!

Sailkapena

Bestalde, Ander Ostolaza "Montte" eta Haritz Iturzaeta gaztea Portugaleten izan genituen Espainiako Txapelketarako puntuagarriak ziren distantzia sprint eta supersprint triatloietan parte hartzen. Maila izugarria izan zen kategori guztietan, espainiar estatuko triatloilari onenak izan bai genituen bertan. Anderrek ezin izan zuen lasterketa amaitu ea Haritzen 43. ostua lortu zuen bere mailan.

Sailkapena

jueves, 3 de junio de 2021

Tradeinn International Triathlon 140.6INN

Joan den igandean Tradeinn International Triathlon 140.6INN ospatu zen Girona eta Costa Brava artean. Espainiako Distantzia Luzeko Triatloi Txapelketa (3,8-180-42,2km) zen eta lau taldekide izan genituen lehian. Andoni Ibarbia, Jon Albizuri, Xanet Albizu eta Joseba Exposito. Andonik erretiratu beharra izan zuen bizikletan izandako matxura baten ondorioz. Josebak distantzia luzean debutatu zuen. Jonek sekulako lasterketa egin zuen.