lunes, 25 de diciembre de 2017

2017 urtekaria

Hona hemen 2017. urteko Azkoitri Triatloi Klubeko urtekaria. Bertan, taldeak urtean zehar egin dituen ekintzen berri ematen da.







jueves, 28 de septiembre de 2017

Legutioko triatloi krosa

Joan den astebukaeran ospatu zen Legutioko distantzia olinpikoko triatloi krosa. 130 parte hartzailek amaitu zuten froga eta Egoitz Segurola taldekidea 22. postuan helmugaratu zen.
 
22. Egoitz Segurola 2h18'40''
 
 

lunes, 18 de septiembre de 2017

Getariko Salbadore Biatloia

Joan den larunbat eguerdian ospatu zen Getariako Salbadote Biatloia. Parte hartzaileek lehendabizi 550 metro egin behar izan zituzten igerian eta ondoren 3,5 kilometro korrika Getariko kaleetan zehar.
 
20. Joseba Exposito 20'38''
21. Aitor Iturzaeta 20'58''
 
 
Argazkiak: Popeye Channel
 


miércoles, 13 de septiembre de 2017

Sestaoko Triatloia (Euskal Herriko Txapelketa Olinpikoa)




Joan den igande goizean ospatu zen Sestaon 2018. urteko Euskal Herriko distantzia olinpikoko triatloi txapelketa. Bertan lau taldekide izan genituen lehian. Eguraldiagaitik alerta horia emanda bazegoen ere, eguraldia lagun izan zuten lasterketa osoan zehar. Bizikletan haize pixkat izan zuten aurka, baina arazorik gabe.


Sailkapen orokorra

10. sailkatu giñen taldezka, helmugaratutako 14 taldetatik. 







Eskerrik asko argazkiengaitik:

OИA OИAЯI
Objetivo Naranja
Amari Erretratua
festak.com

Argazki gehiago www.festak.com eta Triatlon Sestao Facebookeko orrialdean.

miércoles, 6 de septiembre de 2017

Zumaiako Triatloia


Joan den larunbat arratsaldean ospatu zen Zumaiako Triatloia. Sprint distantzian izan zen urtero bezala eta aurten Euskadiko Txapelketa. 13 taldekide bertaratu giñen arratsalde eder bat pasatzeko asmoz. Abuztuan taldekide gehienek etenaldia hartzen dute eta gehienak normalean baino prestaketa gutxiago izaten dute gainean. Disfrutatzeko triatloia izaten da, lehiatzeko baino.

 
 
Taldeka, helmugaratu ziren  31 taldeetatik 10. izan giñen Andoni, Albi eta Alex Arrietaren denborari esker.

Eta azkenik, zorionak Zumaiako Triatloi Taldeari, urtero bezala, triatloiaren antolakuntza bikainagaitik.

Argazkiak: Antonio Carmona





 

jueves, 29 de junio de 2017

Iker Carmona Gipuzkoako Txapeldun Distantzia Olinpikoko Triatloiean Junior mailan

 
Iker Carmona (Azpeitia, 1998) joan den igandean Donostiako Triatloi Olinpikoan (Onditz Oroituz) Gipuzkoako Junior mailako txapelketa lortu zuen. Bizikletan erorikoa izan zuen Usurbil eta Orio tartean, eta nahiz eta aurreko gurpila guztiz okertuta geratu zitzaion, amaitzea lortu zuen. Eta bai amaitu ere. Zorionak!
 

 

jueves, 25 de mayo de 2017

Lanzaroteko IronMana eta Bilboko triatloiak

Lanzaroteko IronMana (3,8-180-42km)


Joan den larunbat goizean Alex Arrieta Lanzaroteko IronManean izan genuen. 2017rarte triatloi luzeena olinpikoa zuen probatuta, baina 2017. urte honetarako helburu nagusia Lanzaroteko IronMan distantziako triatloia zuen. Normala den bezala, Alexen helburu nagusia triatloia amaitzea zen eta horrela izan zen. Zorionak Alex eta gozatu momentuaz!

11h43'00''



Bilboko triatloi olinpikoa eta halfa
Bestalde, Carmona eta Xanet Bilboko triatloietan izan genituen. Carmona, triatloi olinpikoan izan genuen. Bere debuta distantzia honetan. Eta bestalde Xanet Albizu Half distantzian lehiatu zen. Carmona hirugarren izan zen Junior mailan eta Xanetek 44. postuan amaitu zuen.

119. - 2h33'48'' Iker Carmona (3. Junior)



44. - 4h47'31'' Xanet Albizu









lunes, 22 de mayo de 2017

Half Pamplona/Iruña eta Hondarribia


Joan den Maiatzaren 13an ospatu zen Iruñan Espainiako Triatloiko Distantzia erdiko triatloia eta bertan hamar taldekide izan genituen.


Aipamen berezia Aitor Sotilentzat 35-39 adin mailan Espainiako hirugarren sailkatu bai zen. Zorionak Aitor!













Teledeportek eginiko erreportaia:

Bestalde, Maiatzaren 14an Hondarribin ospatu zen Hondarribiko Triatloi Sprinta. Bertan Xanet eta Expo izan genituen. Aipamen berezia Xaneten hamabigarren postuari.