martes, 29 de septiembre de 2015

Ondarroako Triatloi Olinpikoa

Joan den larunbatea ospatu zen Ondarroan 2015. urteko Euskadiko Triatloi Txapelketako azkeneko triatloia. Olinpiko distantzian izan zen, ohitura den legez, eta 180 triatloilarin lortu zuten amaitzea. Bertan hainbat taldekide izan genituen. Adibidez, Iskanderrek distantzia olinpikoan debutatzen zuen.



Taldezka bederatzigarren postua lortu genuen.







Argazkiak: Nuria GD

jueves, 24 de septiembre de 2015

Ibarrako Mendi Duatloia

Ander Zubizarreta orain dela bi aste Ibarrako Mendi duatloien izan zen. Sailkapen orokorrean 9. izan zen eta 25 urtez azpiko mailan lehendabizikoa. Zorionak Ander!! Joan den astebukaeran Urduñan ospaturiko frogan erretiratu beharra izan zuen arazo mekanikoak zirela medio. Oraindik Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituan froga asko falta dira eta Anderrek emango du zer esana. Egon ziur!

SAILKAPENA




Mutrikuko Triatloi Sprint eta Herrikoia


Joan den astebukaeran ospatu ziren Mutrikuko triatloi sprint eta herrikoia. Bertan 5 taldekide izan genituen lehian. Alde batetik Pepe, Txartxa eta Andoni triatloi sprintea eta bestalde Jone eta Josu triatloi herrikoiean.

Taldezka 10. amaitu genuen triatloi sprintean. Bestalde, kasualitate haundia bada ere, Jone eta Josuk hirugarren postua lortu zuten podiumeko hirugarren kaxara igoz. Zorionak bioi!

Argazki gehiago taldeko Facebookean






lunes, 14 de septiembre de 2015

Zumaiako Triatloi Sprinta

Joan den larunbatean ospatu zen Zumaiako Triatloi sprinta. Bertan 10 taldekide izan genituen. Honako hauek izan ziren beraien denborak:

Taldezka bostgarren postuan amaitu genuen Aiztitxo, Andoni eta Xaneten denborei esker.

ARGAZKI GEHIAGO: www.facebook.com/AzkoitikoTriatloiTaldea











Loinaz eta Perez lehenengo mailara Saltoki Trikideak taldearekin

Iñaki Loinaz Azkoitiarra eta Naiara Perez Azpeitiarrak Guilasen (Murtzia) ospatu zen taldekako Espainiako Txapelketan hirugarren eta bigarren postuak lortu zituzten taldezka hurrenez hurren eta ondorioz beraien taldea den Saltoki Trikideak Espainiako triatloiko lehenengo mailara igotzea lortu du. Zorionak biei!

Naiara berdez behean eskubitik bigarrena

Loinaz goian ezkerretik hirugarrena