lunes, 19 de enero de 2015

Oñatiko 100x100 eta Garingo mendi lasterketan irabazle

Joan den Larunbatean Oñatiko Triatloi Taldeak antolatutako 100x100 igeri frogan izan giñen beste lau triatloi taldeekin batera. Lehia polita izan genuen Arrasateko Antxintxika Triatloi taldearekin eta azkenean irabazle suertatu giñen. Ondoren afari merienda zoragarri bat prestatu ziguten Oñatiko lagunek. Eskerrikasko!

1.- Azkoitri Triatloi Kluba: 2h 13min 37seg (1:20/100m)
2.- Antxintxika Triatloi Taldea: 2h 14min 19seg (1:20/100m)
3.- Tolosako Triatloi Taldea: 2h 18min XXseg (1:22/100m)
4.- Oñatiko Triatloi Taldea: 2h 21min 21seg (1:24/100m)
5.- Triku: mujeres triatletas: *azken erreleboa taldekide guztiek batera egin zuten

KRONIKA.



Bestalde, Imanol Larrañaga "Bitturi"k goi mailan lehiatzen jarraitzen du eta Garinko mendi lasterketan irabazle izan zen.Zorionak Biktorius!




 
SAILKAPENA
ARGAZKI GEHIAGO (800)

domingo, 11 de enero de 2015

Gabonetako hainbat lasterketa

Duatloiak eta triatloiak gero eta gertuago dauzkagu. Bitartean taldekideak inguruko hainbat lasterketatan parte hartu dute:

Gasteizko Maratoi erdian izan genituen Ixka eta Tertzio


Bergarako San Silbestre Trailean Bitturi eta Gari izan genituen. Bitturi beste behin ere irabazle, baina oraingo honetan Iñigo Larizen aurretik. Hauek dagoeneko hitz haundiak dira... Zorionak Biktorius!



Azpeitiko San Silbestrean berriz taldekide asko izan genituen. Batzuk marka hon bat egiteko asmoz eta beste batzuk lagun, neskalagun edo dena delakoari laguntzen.