Joan den Larunbatean ospatu zen Hondarribiko Triatloia. Bertan zazpi taldekide izan genituen. Giro bikaina triatloi bikain bat egiteko. Txanparen aurtengo lehenengo triatloia zen eta Xeguk triatloi batean debuta egiten zuen. Biek ere beraien mailan triatloi txukuna egin zuten. Iñaki Loinaz 23 urtez azpitik hirugarren amaitzea bukatu zuen eta Gipuzkoako Txapelketan berriz bigarren Antxintxikako Mikel Mugikaren atzetik.
16. Aiztitxo 1h07'06'' 21. Loinaz 1h07'50'' (23 urtez azpitik 3. eta Gipuzkoako 2.) 40. Txanpa 1h10'16'' 139. Xegu 1h17'14'' 168. Tertzio 1h20'04'' 246. Pepe 1h25'02'' BG Ote
Joan den Igandean Zumaiako Triatloi Taldeak antolatu zuen Getaria-Zarautz trabesia egiten izan ziren Manu, Txanpa, Maider eta Tertzio Azkoittiarrak. Giro paregabea izan zuten bi herriak itsasoz lotzen dituen 3 kilometroak betetzeko. Itsasoa bare bare zegoen eta guztiak ere ordu baten barruan iritsi ziren Zarautzeko hondartzara.
Ondoren bizikletan 50 kilometro egin zituzten eguraldia aprobetxatuz.
Laister Hondarribiko Triatloiko ARGAZKIAK eta KRONIKA.
Igeriketako saioa azkarra eta agobiatu gabe. Bizikletako segmentuan eguraldi kaxkarrak ez zuen batere lagundu, baina ibilbidea oso polita da. Korrikako segmentua berriz Euskalduna inguruan egiten da eta pixka bat laberinto xamarra da. Biak ere gustura geratu dira egindako lanarekin!
ZORIONAK BIOI!
Bestalde, hainbat taldekide Azpeitiko Elkartasun krosean izan genituen eta lan bikaina burutu zuren guztiek ere. Bitturi lehenengo postuan helmugaratu zen eta Aiztitxo bigarren.
1 Imanol Larrañaga 2 Garikoitz Uzkudun 6 Iñaki Loinaz 8 Jokin Pio 9 Mikel Garate 10 Iker Segurola 24 Jon Oteiza
Joan den Igandean ospatu zen Getxoko Extremen Man Triatloien (1,9-80-21) Txartxa (Igeri), Pio (Bizikletan) eta Bitturi (Korrikan) izan genituen erreleboska eta Iñaki Gonzalez eta Tertzio berriz bakarkako lehian. Erreleboska bigarren postuan amaitu zuten Azkoitiko Triatloi Taldeko kideek 4h17'48''ko denborarekin. Nizako Iron Man erdia prestatzen ari den Iñaki Gonzalezek 4h58'13''ko denboran amaitu zuen eta Tertziok berriz bere distantzia honetako debutean 5h27'08''ko denbora behar izan zuen.
Igandean baita ere, Deban bertako distantzia sprinteko triatloia ospatu zen. Bertan Elola, Aiztitxo eta Pepe izan genituen. Irteeran arazo batzuk izan zituzten boyak mugitu egiten zirela eta.
26. Aiztitxo 1h25'44''
142. Elola 1h35'35''
283. Pepe 1h50'51''
Elola: "Igeriketa oso dibertigarria jaon da olatuekin gora eta behera. Lehenengo trantsizioan Peperekin sartu naiz lehenengo trantsizioa egitera, baina hortik aurrera ez gara gehiago elkar aurkitu. Bizikletako ibilbidea oso polita eta eguraldi bikaina. Korrikako zirkuituari bi bira eman behar zitzaizkion eta hanketako miña jartzen zuen aldapa oso gogorra zegoen ibilbidean"
Iñaki Loinaz Balentzi aldean izan dugu unibertsitateen arteko triatloi txapelketan parte hartzera. Balentzitik 20 kilometrora dagoen Puzol izeneko herrian ospatzen zen txapelketa. Irteera 13:00tan eman zitzaion sprint distantziako (0,75-23,4-5) triatloiari 30º inguruko tenperaturak zituztela. Guztira 116 parte hartzaile izan ziren irteera gunean eta 25. postua (23 urtez azpitik 15. postua) lortu zuen. Bizkaia, Gizpuzkoa eta Arabako lehendabizikoa!
Bizikletan 36'47'' (37,5 km/h bataz besteko abiadura eta 29.partziala)
Korrika 18'28`` (3:40min/km bataz besteko errtimoa eta 26.partziala)
GUZTIRA 1h04'39''
Loinaz " Oso giro bikana! Bizikletan haize pixka bat izan genuen. Antolakuntza ere oso ondo. Txarrena dutxen eremua helmugatik 3 kilometroetara zeudela eta ezin zela bizikletan joan jeje. Esperientzia bikaina!"
Joan den larunbatean Bermeon ospatu zen distantzia sprinteko Euskadiko Txapelketako triatloia. Denboraldiko lehenengo triatloia zen eta zazpi taldekide izan genituen lehian. Txartxa, Ote eta Albiren lehenengo parte hartzea zen triatloi batean eta oso lan txukuna burutu zuten. Ura oso oso hotza zegoen, baina triatloi giro ezin hobeagoa zegoen, nahiz eta triatloia asi baino zertxobait lehenago euri pixka bat egin.
Joan de igandean ospatu zen Azkoitiko XIII. Duatloia. Duatloiko Euskal-Nafar zirkuituko azken bigarren duatloia zen. Bertan 8 taldekide izan genituen eta mota guztietako emaitzak izan genituen.
¿?.-Garikoitz Uzkudun (Ez da sailkapenean agertzen)
15.- Jokin Sudupe 1:35:17
20.- Mikel Garate 1:36:21
34.- Iker Segurola 1:37:42
41.- Ander Zubizarreta 1:39:16
42.- Iñaki Gonzalez 1:39:17
84.- Iñaki Larramendi 1:45:57
87.- Aitor Beneitez 1:47:45
88.- Jagoba Korta1:47:45 (Bizikletan zulatukoa izan zuen)
Xegu, Iñaki, Pio, Garate eta Larramendi
Aiztitxo, Jagoba eta Tertzio
Taldezka bigarren postuan amaitu genuen Arrasateko Antxintxika taldearen atzetik Aiztitxo, Pio eta Garateren denborei esker.
Haritz Elorza taldeko lehendakaria
Aiztitxo Urola bailarako eta ATTko lehena
Felix Sanchezek taldearentzat eginiko bideo erreportai bikaina:
HURRENGO EGUNETAN BIDEO GEHIAGO IZANGO DITUZUE IKUSGAI!!