martes, 15 de mayo de 2012

Getxo, Deba eta Balentzia

EXTREME MAN GETXO
Joan den Igandean ospatu zen Getxoko Extremen Man Triatloien (1,9-80-21) Txartxa (Igeri), Pio (Bizikletan) eta Bitturi (Korrikan) izan genituen erreleboska eta Iñaki Gonzalez eta Tertzio berriz bakarkako lehian. Erreleboska bigarren postuan amaitu zuten Azkoitiko Triatloi Taldeko kideek 4h17'48''ko denborarekin. Nizako Iron Man erdia prestatzen ari den Iñaki Gonzalezek 4h58'13''ko denboran amaitu zuen eta Tertziok berriz bere distantzia honetako debutean 5h27'08''ko denbora behar izan zuen.


Txartxa, Alex (ZTT), Tertzio eta Iñaki G.

Pio, Txartxa eta Bitturi podiumean







SAILKAPEN NAGUSIA
SAILKAPENA ERRELEBOSKA


DEBAKO TRIATLOIA
Igandean baita ere, Deban bertako distantzia sprinteko triatloia ospatu zen. Bertan Elola, Aiztitxo eta Pepe izan genituen. Irteeran arazo batzuk izan zituzten boyak mugitu egiten zirela eta.

26. Aiztitxo 1h25'44''
142. Elola 1h35'35''
283. Pepe 1h50'51''


Elola: "Igeriketa oso dibertigarria jaon da olatuekin gora eta behera. Lehenengo trantsizioan Peperekin sartu naiz lehenengo trantsizioa egitera, baina hortik aurrera ez gara gehiago elkar aurkitu. Bizikletako ibilbidea oso polita eta eguraldi bikaina. Korrikako zirkuituari bi bira eman behar zitzaizkion eta hanketako miña jartzen zuen aldapa oso gogorra zegoen ibilbidean"


Pepe 
Aiztitxo

Elola


UNIBERTSITATEEN ARTEKO TXAPELKETA
Iñaki Loinaz Balentzi aldean izan dugu unibertsitateen arteko triatloi txapelketan parte hartzera. Balentzitik 20 kilometrora dagoen Puzol izeneko herrian ospatzen zen txapelketa. Irteera 13:00tan eman zitzaion sprint distantziako (0,75-23,4-5) triatloiari 30º inguruko tenperaturak zituztela. Guztira 116 parte hartzaile izan ziren irteera gunean eta 25. postua (23 urtez azpitik 15. postua) lortu zuen. Bizkaia, Gizpuzkoa eta Arabako lehendabizikoa!

Lortutatko emaitzak desglosaturik (Trantsizioak barne)
Igerian 9'24'' (25.partziala)
Bizikletan 36'47''  (37,5 km/h bataz besteko abiadura eta 29.partziala)
Korrika 18'28``  (3:40min/km bataz besteko errtimoa eta  26.partziala)

GUZTIRA 1h04'39'' 

Loinaz " Oso giro bikana! Bizikletan haize pixka bat izan genuen. Antolakuntza ere oso ondo. Txarrena dutxen eremua helmugatik 3 kilometroetara zeudela eta ezin zela bizikletan joan jeje. Esperientzia bikaina!"



SAILKAPENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario