miércoles, 19 de julio de 2023

Pipo, Gasteizko IRONMANean

 Joan den igandean, Jon Albizuri Gasteizko distantzia luzeko triatloian izan zen. 3,8 kilometro egin behar izan zituen Ullibarri Gamboako urtegian, ondoren urtegia eta Gasteiz arteko bi birako zirkuitu baten 180 kilometro bizikletan eta azkenik Gasteizko kaleetan zehar 42 kilometro korrika.

Bere adin mailan (40-44 urte) laugarren izan zen eta sailkapen orokorrean 13garren, helmugaratutako 1.200 parte hartzailetatik.

Zorionak Pipo!

Sailkapenak



jueves, 13 de julio de 2023

Frankfurt, Sallent de Gallego eta Legutio

 Joan den Uztailaren 1 eta 2an Frankfurt (Alemania) eta Sallent de Gallego (Aragoi) izan ginen lehian. Joseba Exposito eta Julen Azkue, Ironman distantziako triatloian lehiatu ziren eta Andoni Parra aldiz, Sallent de Galledoko distantzia sprinteko Triatloian.


Frankfurt



Sallent de Gallego




Bestalde, joan den larunbatean hainbat taldekide izan ziren Legutioko distantzia olinpikoko triatloian.
Jose Antonio Circujano txapeldun izan zen beterano 2 mailan eta taldezka 8. izan ginen 19tik.

Sailkapenak

Leticia Fernandezen argazkiak:



Romanen argazkiak: