viernes, 28 de marzo de 2014

Altsasuko duatloia eta Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

Joan den Larunbatean taldekideak bi frogatan banatu ziren. Alde batetik Garate, Pio eta Bitturi Altsasuko Duatloi sprintean izan ziren eta bestalde taldekide mordo bat Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian izan ziren, azken hauetariko asko goizean 2 eta 3 ordu inguru bizikletan egin ondoren.
 
Altsasuko duatloiean "el trio calavera" beste behin ere Azkoitri Gsport Kirol Kluba duatloietan sasoi bete betean daudela erakutsi zuten. Bitturik bigarren postuan amaitzea lortu zuen eta taldezka Antxintxika Taldearen atzetik bigarren amaitu genuen. Sekulako hotza pasa zuten duatletek. 6ºC inguru egin bai zituen eta momento askotan euria eta elur bustia tartekatuz.
 
 

2. Bitturi 1h05'53''
17. Garate 1h09'10''
25. Pio 1h10'50''
 
 
Maratoi erdian mota guztietako emaitzak izan ziren.
 
95. Elola 1h20'36''
143. Iñaki Gonzalez 1h22'36''
184. Tertzio 1h24'22''
264. Txartxa 1h28'47''
320. Txanpaña 1h30'22''
366. Ote 1h31'36''
367. Palu 1h31'36''
372. Akerra 1h31'42''
419. Ixka 1h34'26''
470. Eduardo Sudupe 1h36'24''
554. Iñigo Odriozola 1h39'29''
669. Felix Rodríguez 1h46'08''
 





 

 

 
Azkenik Aiztitxok 7,5 kilometroko lasterketan hartu zuen parte eta 10 lehenengoen artean amaitzea lortu zuen
 



martes, 18 de marzo de 2014

Oñatiko Duatloia eta beste batzuk


Joan den Larunbat arratsaldean ospatu zen Oñatin Euskal Herriko zirkuituko bostgarren froga. Distantzia motzeko Gipuzkoako txapelketa zen eta bertan 5 taldekide izan genituen. Txanpaña eta Tertziorentzat 2014. urteko lehenengo duatloia.

Bitturi, Tertzio, Txanpaña, Pio eta Garate

Bitturik sekulako lasterketa egin zuen eta Ducasse (Frantseza) eta Ander Agirre (Antxintxika T.T.) ren atzetik amaitzea lortu zuen. Bestalde aipatzeko Mikel Garatek lorturiko 22. postua.




Taldekideen sailkapenak
3. Imanol Larrañaga "Bitturi" 1h55'24'' (Gipuzkoako Azpitxapeldun)
22. Mikel Garate Badiola 2h00'43''
61. Haritz Elorza "Txanpaña" 2h05'39''
78. Jokin Sudupe "Pio" 2h07'20''
188. Aitor Beneitez "Tertzio" 2h20'59''

Agirre, Ducasse eta Bitturi

Bitturi, Garate eta Txanpañaren denborei esker hirugarren amaitzea lortu genuen. Taldezka Gipuzkoako Azpitxapeldun.

SAILKAPEN OROKORRA
TALDEKAKO SAILKAPENA

GOIENAk duatloiari buruz egindako erreportai bikaina hemen ikusgai: http://goiena.net/debagoiena/1395146636950

Bestalde Ander Zubizarreta eta Egoitz Segurola Loiolako festetako Biatloian izan ziren. Ander Zubizarretan hirugarren postua lortu zuen.

3. Ander Zubizarreta 38'23''
6. Egoitz Segurola 41'01''




SAILKAPENAK
KRONIKA (UZTARRIA)

lunes, 10 de marzo de 2014

Basauriko duatloia eta Beasaineko 14km

Joan den Igandean Basauriko duatloi sprinta ospatu zen. Eguraldi paregabea Martxoa izateko eta taldeko parte hartzaileen artea, aurten taldera sartzen animatu zaigun Jone Garate Azkoitiarra.
 
Jone Garatek 23 urtez azpitiko mailan hirugarren amaitu zuen bere debutean. Lehengo urtean pare bat triatloi sprint egin zituen, baina duatloirik egin gabe zegoan. Lasterketa gogorra egin zitzaion hasieratik oso erritmo azkarrean irten bai ziren korrika, baina gustora. Animo eta segi horrel entrenatzen! Aiztitxo eta Otek berriz, 2014. urteko lehenengo duatloia zuten.
 
GIZONEZKOAK
16. Mikel Garate Badiola 1h09'36''
41. Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" 1h13'30''
104. Ion Oteiza "Ote" 1h20'36''
 
EMAKUMEZKOAK
20. Jone Garate 1h41'13''
 
Taldezka 9. postuan amaitu genuen eta 2014. urteko zirkuiturako puntuak biltzen jarraitzen dugu.
 
Mikel Garate da 2014. urteko zirkuituko lehendabiziko postuan aurkitzen den taldekidea. Laugarren da orain arte ospatutako lau duatloiak ospatu ondoren.
 
 
Bestalde Iñaki Elola eta Iñaki Gonzalez Beasaineko 14 kilometroko lasterketan izan genituen lehian. Biak ere oso lan ona egin zuten. Zorionak biei!
 
32. Iñaki Elola 52'20''
52. Iñaki Gonzalez 53'57''