Joan den Igandean Basauriko duatloi sprinta ospatu zen. Eguraldi paregabea Martxoa izateko eta taldeko parte hartzaileen artea, aurten taldera sartzen animatu zaigun Jone Garate Azkoitiarra.
Jone Garatek 23 urtez azpitiko mailan hirugarren amaitu zuen bere debutean. Lehengo urtean pare bat triatloi sprint egin zituen, baina duatloirik egin gabe zegoan. Lasterketa gogorra egin zitzaion hasieratik oso erritmo azkarrean irten bai ziren korrika, baina gustora. Animo eta segi horrel entrenatzen! Aiztitxo eta Otek berriz, 2014. urteko lehenengo duatloia zuten.
GIZONEZKOAK
16. Mikel Garate Badiola 1h09'36''
41. Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" 1h13'30''
104. Ion Oteiza "Ote" 1h20'36''
EMAKUMEZKOAK
20. Jone Garate 1h41'13''
Taldezka 9. postuan amaitu genuen eta 2014. urteko zirkuiturako puntuak biltzen jarraitzen dugu.
Mikel Garate da 2014. urteko zirkuituko lehendabiziko postuan aurkitzen den taldekidea. Laugarren da orain arte ospatutako lau duatloiak ospatu ondoren.
Bestalde Iñaki Elola eta Iñaki Gonzalez Beasaineko 14 kilometroko lasterketan izan genituen lehian. Biak ere oso lan ona egin zuten. Zorionak biei!
32. Iñaki Elola 52'20''
52. Iñaki Gonzalez 53'57''
No hay comentarios:
Publicar un comentario