martes, 29 de noviembre de 2022

Azkoitian eta Donostian korrika

 Azkoitiko Lasterketa

Joan den larunbatean, gure Raka Maraton KE-ko lagunek antolaturiko 10 kilometroko lasterketan izan ziren hainbat taldekide. Hauen artean, 2023. urterako egin ditugun hainbat fitxaketa berri.

Sailkapena






Donostiako Maratoia eta Maratoi erdia
Bestalde, Donostikoako Maratoian eta Maratoi Erdian beste hainbat taldekide izan genituen.






lunes, 21 de noviembre de 2022

Behobia - Donostia

Joan den Azaroaren 13an, hainbat taldekide lehiatu ziren Behobiatik Donostiara doan 20 kilometroko korrikako ibilbidea. Iñaki Elola izan zen taldeko lehendabizikoa helmuga zeharkatzen.







miércoles, 9 de noviembre de 2022

Deba, Soraluze-Bergara eta Ikaztegieta

Joan den larunbatean Deban ospatu zen 10km-ko Manuel Mateosen oroimenezko lasterketan Vanessa 5. sailkatu orokorra eta lehenengo emakumezko beteranoa izan da. Aupa Vane!! Zorionak!


Xanet Albizu, Aimar Iraola eta Joseba Exposito berriz Soraluze eta Bergara lotzen dituen ibilbidea egiten izan genituen. 10km lasterketa zen. Gustura ziren gure taldekideak! Aupa zuek!!





Azkenik, Ikaztegietako 10 kilometroko krosean Andoni Ibarbia taldekide errezildarra 14. postuan sailkatu zen.

jueves, 3 de noviembre de 2022

70.3 IRONMAN Munduko Triatloi Txapelketa Utah-n (AEB)

Joan den larunbatean ospatu zen Utah-n (AEB), distantzia erdiko (1,9-90.21km) Munduko Triatloi Txapelketa. Asier Oiarzabal eta Julen Azkuek bertan izateko txartela lortu zuten duela hilabete batzuk eta experientzia berri honetaz gozatzeko asmoz gerturatu ziren bertara. Azkuek, 4 ordu, 29 minutu eta 18 segundo behar izan zituen helmugara iristeko, eta Oiartzabalek, berriz, 4 ordu, 57 minutu eta 48 segundo.

Julen Lopetegi (Alusigma Pelota Dental) taldekide ohi et alaguna ere bertan izan genuen, baina birus bat harrapatu zuen aurreko egunetan eta korrika hasi eta berehala, lasterketa utzi behar izan zuen.

Asier Oiarzabal

Julen Azkue eta Asier Oiarzabal, lasterketa irabazteko faboritoarekin

Julen Lopetegi, Asier Oiarzabal eta Julen Azkue, lasterketa hasi baino minutu gutxi lehenago.

Maxixatzenek eginiko erreportaia hemen