jueves, 29 de septiembre de 2022

Lazkao, Bilbo eta Biscarrosse

Igandean Akitaniako Biscarrosse herrian Julen Azkue izan genuen.
Uda ondoren berriro ere gogor ekin dio eta sekulako maila eman zuen. 6. postuan helmugaratu zen maila handiko lehiakideekin aritu ostean.

Segi horrela Julen, gauza handiak datoz eta!!



Distantzia erdiko Europako txapelketan bi taldekide izan genituen. Jon Albizuri eta Andoni Ibarbia.

Beraien adin tartean 6. eta 7. izan ziren hurrenez hurren. Emaitza ederrak, bai horixe!

Hurrengoaren bila mutilak!


Triatloiak oraindik ez ditugu amaitu eta dagoenekoz Vanessa krosetan hasia zaigu.
Lazkaoko herri krosean aritu zitzaigun atzoko argazkian ikusten den bezela gustura zen gure taldeko emakumezko kapitaina!

Aupa Vane!

jueves, 22 de septiembre de 2022

Santanderreko Triatloia

 Joan den astebukaeran ospatu zen Santanderren (Kantabria), distantzia olinpikoko triatloia. bertan izan genituen Naiara Perez eta Andoni Ibarbia.

Sailkapenak

Naiara bizikletako ibilbidea amaitzen

Andoni helmugaratzen


jueves, 15 de septiembre de 2022

Donibane Lohizuneko Triatloia

Joan den irailaren 10ean ospatu ziren Donibane Lohizunen, distantzia ezberdinetako hainbat triatloi. Aitzol Agirregomezkorta distantzia olinpikoan lehiatu zen eta Jose Antonio Circujano berriz distantzia erdian. Aipatzekoa Joxeren bigarren postua bere adin mugan.

Sailkapenak


lunes, 12 de septiembre de 2022

Zumaian egun historikoa!

Maialen Azpiazu, Naiara Perez eta Vanessa Cerrajerok, Azkoitri Triatloi Klubeko historiarako egun gogoangarri bat sinatu zuten joan den larunbatean Zumaiako triatloi sprintean. Azkoitri Triatloi Klubak, lehendabiziko aldiz, emakumezkoen taldekako sailkapenean puntuatzea lortu zuen (hiru emakumek amaitu behar dute lasterketa). Puntuatzeaz gain, hirugarren postu bikain bat lortu zuten. Zorionak neskak!


Beste hainbat taldekide ere izan ziren lehian. Aipatzekoa Haritz Iturzaeta gaztearen 20. postua sailkapen orokorrean. Junior mailan hirugarren postua eskuratu zuen.

Desiree Odriozola Super Sprint distantzian lehiatu zen.

Taldeka, esan bezala emakumeak hirugarren postua lortu zuten eta gizonezkoen taldeak berriz, zazpigarren postua.

Eskerrik asko eta zorionak Zumaiako Triatloi Taldeari!

Sailkapenak - Sprint 

Sailkapenak - Super Sprint




 












Zumaiako Triatloiarekin eman zaio amaiera Euskadiko triatloi eta duatloi txapelketei eta hauek dira lortu ditugun postuak:

2022
1/25 Gasteiz Tri. (1º Euskadiko Distantzia Erdiko Txapelketa)
3/6 Zumaiako Tri. (Emakumezkoak)
7/23 Zumaiako Tri.
3/16 Azkoitiko Du. (3º Euskadiko Distantzia Motzeko Txapelketa / 2º Gipuzkoako Distantzia Motzeko Txapelketa)
3/19 Legutio Tri.
4/10 Zizurkil Du. (Gipuzkoako 2º - Dis. sprint)
4/31 Getaria Tri.
6/38 Donostiako Tri.
9/17 Oñatiko Du.
9/54 Zarauzko Tri.
10/30 Lekeitioko Tri.
12/12 Mutrikuko Tri.

miércoles, 7 de septiembre de 2022

Fromista eta Sestao

 

Joan den igandean Sestaoko triatloi sprinteana lehiatu ziren Naiara, Andoni eta Vanessa.


Bestalde, joan den abuztuaren 27an Asier Oiarzabal Fromistan (Palentzia) lehiatu zen  distantzia ertaineko triatloian.

Sailkapena