Maialen Azpiazu, Naiara Perez eta Vanessa Cerrajerok, Azkoitri Triatloi Klubeko historiarako egun gogoangarri bat sinatu zuten joan den larunbatean Zumaiako triatloi sprintean. Azkoitri Triatloi Klubak, lehendabiziko aldiz, emakumezkoen taldekako sailkapenean puntuatzea lortu zuen (hiru emakumek amaitu behar dute lasterketa). Puntuatzeaz gain, hirugarren postu bikain bat lortu zuten. Zorionak neskak!
Beste hainbat taldekide ere izan ziren lehian. Aipatzekoa Haritz Iturzaeta gaztearen 20. postua sailkapen orokorrean. Junior mailan hirugarren postua eskuratu zuen.
Desiree Odriozola Super Sprint distantzian lehiatu zen.
Taldeka, esan bezala emakumeak hirugarren postua lortu zuten eta gizonezkoen taldeak berriz, zazpigarren postua.
Eskerrik asko eta zorionak Zumaiako Triatloi Taldeari!
No hay comentarios:
Publicar un comentario