Joan den larunbatean jokatu zen Legutioko distantzia olinpikoko triatloia. Azkoitriko taldekideen artean, Xanet Albizu izan zen azkarrena gizonetan; hemeretzigarren helmugaratu zen azpeitiarra 2.27.42 denbora eginda. Emakumeetan, berriz, Vanessa Cerrajero izan zen Azkoitriko partaide bakarra, eta hura 13. postuan helmugaratu zen 3.10.11 denborarekin. Lasterketako adin mailako sailkapenei dagokienez, postu hauek lortu zituzten Azkoitriko kideek:
2º Alex Arrieta (beterano 1)
2º Jose Antonio Circujano (beterano 2)
3º Haritz Iturzaeta (23 urtez azpitik)
3º Vanessa Cerrajero (beterano 1)
Taldeka, Xanet, Alex eta Joxeren denborei esker laugarren izan zen Azkoitri sailkapen orokorrean.
Lehendabizi, triatloilariek kilometro eta erdiko zirkuitu bat egin behar izan zuten Urrunagako urtegian igerian. Ondoren bizikletan Otxandioko herritik eta Oletako gainetik pasatzen zen zirkuitu bati, bi birako egin zizkioten 40 kilometro osatuz; eta azkenik, Legutioko herriko ibilbide gora beheratsu batean korrika, 10 kilometroko ibilbidea osatu arte.
Sailkapenak honako lotura honetan ikus daitezke.