miércoles, 14 de noviembre de 2012

48. Behobia - San Sebastian

Joan den Igandean ospatu zen 48. Behobia San Sebastian 20 kilometroko lasterketan urtero bezala hainbat taldekide izan genituen. Nahiz eta eguraldia ez zuten lagun izan, denbora ikaragarriak egin zituzten, batiz bat Loinaz eta Piok (GARA egunkariko sailkapenetan agertzen da beraien argazkia).

1h12'30''Jokin Sudupe 1h12'30'' Iñaki Loinaz Garate 
1h14'30'' Iñaki Alkorta Salegi 
1h15'44'' Mikel Garate 
1h23'35'' Aitor Beneitez 
1h34'50'' Ander Zubizarreta (Laguntzen)
1h37'28'' Ion Oteiza (Laguntzen)


Lasterketa hasi aurretik: Tertzio, Tili, Garate eta Pio

Pio eta Loinaz helmugaratzen


SAILKAPENAK

sábado, 10 de noviembre de 2012

Errezil - Azpeitia APUSTUA

Ikusmin handia piztu duen apustua jokatu dute gaur Errezilen, 16.30ean, Errezilgo eta Azpeitiko taldeek. Errezilgo eta Azpeitiko taldeko korrikalariak eta ziklistak AZKOITIKO TRIATLOI TALDEKO kideak ziren. Harri-jasotzen, aizkoran, bizikletan eta korrika aritu dira. Lau kirolarik osatu dute talde bakoitza, guztiak ere ezagunak, ez herri kirol munduan bakarrik, baita lasterketa eta triatloi arloan ere. Alde bakoitzak 1.000 euro jokatu ditu, baina diruaz gain, ohorea ere izan da jokoan, eta horrek berak ere grin handia sortu du.


Harri-jasotzearekin abiatu da norgehiagoka. Aimar Irigoien izan da Errezilgo ordezkaria, eta Gusta, berriz, Azpeitikoa. 20 jasoaldi eman behar izan dizkiote bakoitzak, baina kasu honetan Irigoienek bost kiloko abantaila eman dio bere aurkariari; izan ere, berak 125ekoa jaso behar izan du, eta Gustak, 120koa. Aimarrek altxaldi bateako aldea atera dio Gustari.

Ondoren aizkolarien txanda izan da, eta bakoitzak kana-erdiko hiru enbor erdibitu behar izan ditu. Goenaga izan da etxekoen ordezkaria, eta Uzkudun II.a, berriz, azpeitiarrena. Lehena sega munduan aski ezaguna da, eta gaur lehen aldiz plazetan aizkoran ere ikusi ahal izan dugu. Uzkudun, berriz, Euskal Herriko Hirugarren Mailan aritu da aurten. Uzkudunek ia 3 minutuko tartea atera dio Goenagari. Dagoeneko apustua segurua zen Azpeittiarrek irabaziko zutela

Ondoren txirrindulariak izan dira, eta Errezildik Azpeitira joan eta etorri egin behar izan dute. Ibarbia eta Uzkudun I.a izan dira aurrez aurre. Nahiz eta Ibarbiak 30 segundu jan dizkion Uzkuduni, apustuak erabakita jarraitzen zuen Azpeitiarren alde. 


Ezkerrean Uzkudun eta eskubian Ibarbia

Apustua bukatzeko korrikalarien txanda izan da, eta Arruti eta Segurola neurtu dira. Bakoitzak 5 kilometro egin behar izan ditu. Azkenean 15 bueltako zirkuituan Segurolak 3 bueltako aldea atera dio Arrutiri.

Ezkerrean Arruti eta eskubian Segurola

Informazio iturria: GARA eta ATT

martes, 6 de noviembre de 2012

Gasteizko eta Arrasateko lasterketak

Joan den astebuakeran bi taldekide izan genituen inguruko bi lasterketetan lehiatzen.

Imanol Larrañaga "Bitturi" Gasteizko 10 kilometroko lasterketan hirugarren sailkatu zen 34'03''ko denbora eginez. ZORIONAK Bitturi!


SAILKAPENA

Bestalde Ion Oteiza "Ote" Arrasateko 10 kilometroko lasterketan izan genuen. 74. postuan amaitu zuen  39'48''ko denbora behar izan zuelarik ibilbidea amaitzeko.

SAILKAPENA

Igande honetan ospatu den 48. Behobia Donostia maratoi erdian hainbat taldekide izango ditugu lehian. Hauen artean, Tili, Garate, Tertzio, Loinaz, Pio...