Ikusmin handia piztu duen apustua jokatu dute gaur Errezilen, 16.30ean, Errezilgo eta Azpeitiko taldeek. Errezilgo eta Azpeitiko taldeko korrikalariak eta ziklistak AZKOITIKO TRIATLOI TALDEKO kideak ziren. Harri-jasotzen, aizkoran, bizikletan eta korrika aritu dira. Lau kirolarik osatu dute talde bakoitza, guztiak ere ezagunak, ez herri kirol munduan bakarrik, baita lasterketa eta triatloi arloan ere. Alde bakoitzak 1.000 euro jokatu ditu, baina diruaz gain, ohorea ere izan da jokoan, eta horrek berak ere grin handia sortu du.
Harri-jasotzearekin abiatu da norgehiagoka. Aimar Irigoien izan da Errezilgo ordezkaria, eta Gusta, berriz, Azpeitikoa. 20 jasoaldi eman behar izan dizkiote bakoitzak, baina kasu honetan Irigoienek bost kiloko abantaila eman dio bere aurkariari; izan ere, berak 125ekoa jaso behar izan du, eta Gustak, 120koa. Aimarrek altxaldi bateako aldea atera dio Gustari.
Ondoren aizkolarien txanda izan da, eta bakoitzak kana-erdiko hiru enbor erdibitu behar izan ditu. Goenaga izan da etxekoen ordezkaria, eta Uzkudun II.a, berriz, azpeitiarrena. Lehena sega munduan aski ezaguna da, eta gaur lehen aldiz plazetan aizkoran ere ikusi ahal izan dugu. Uzkudun, berriz, Euskal Herriko Hirugarren Mailan aritu da aurten. Uzkudunek ia 3 minutuko tartea atera dio Goenagari. Dagoeneko apustua segurua zen Azpeittiarrek irabaziko zutela
Ondoren txirrindulariak izan dira, eta Errezildik Azpeitira joan eta etorri egin behar izan dute. Ibarbia eta Uzkudun I.a izan dira aurrez aurre. Nahiz eta Ibarbiak 30 segundu jan dizkion Uzkuduni, apustuak erabakita jarraitzen zuen Azpeitiarren alde.
Ezkerrean Uzkudun eta eskubian Ibarbia
Apustua bukatzeko korrikalarien txanda izan da, eta Arruti eta Segurola neurtu dira. Bakoitzak 5 kilometro egin behar izan ditu. Azkenean 15 bueltako zirkuituan Segurolak 3 bueltako aldea atera dio Arrutiri.
Ezkerrean Arruti eta eskubian Segurola
No hay comentarios:
Publicar un comentario