lunes, 28 de noviembre de 2011

Azkoitiko VII. Herri Lasterketa


Joan den Larunbatean ospatu zen Azkoitiko VII. Herri lasterketa. 464 lasterkari izan ziren irteeran eta hauetariko 75 azkoitiarrak ziren. Herriko lasterketa izanik 12 taldekide izan giñen bertan lehian eta mota guztietako emaitzak izan genituen.


Argazkilaria: Haritz Elorza taldeko Lehendakaria

 31. (00:34:02) Andoni Ibarbia
 45. (00:35:02) Jokin Sudupe "Pio"
 58. (00:35: 55) Garikoitz Uzkudun 
 90. (00:37:05) Iñaki Gonzalez
 97. (00:37:05) Iker Segurola "Xegu"
105. (00:37:14) Jagoba Korta
107. (00:37:17) Harkaitz Arruti
116. (00:37:44) Iñaki Loinaz
161. (00:39:16) Aitor Beneitez "Tertzio"
218. (00:41:40) Eduardo Sudupe
233. (00:42:07) Aitzol Agirregomezkorta "Txartxa"
302. (00:44:00) Ander Zubizarreta



Bestalde Bitturi Donostiko Maratoiean izan genuen eta nahiz eta tripetako arazoiekin ibili oso denbora ona egin zuen.

54. (2:41:15) Imanol Larrañaga " Bitturi" (Ikusi bideoak eta Argazkiak)


sábado, 26 de noviembre de 2011

Ruben Almendro herriko kirolaririk onenerako hautagaitza

Azkoitiko kirolari onena aukeratzeko eguna ere iristar daukagu. Aurten ere herriko triatloi talde bezala gure modalitateko kirolari onenaren hautagaitza eskatu digute udaletxetik. Joan den Asteazkenean kultur-etxean egindako bileran aho batez gure hautagaitza Ruben Almendro dela erabaki genuen. Oraindela 5 urte hasi zitzaigun triatloi mundu honetan barneratzen eta dagoeneko 6 Ironman ditu bere bizkarrean. Gaur egun Plentziako Euskoman taldeko kide da eta Aitor Ruiz de Zarate du entrenatzaile bezala. 

Gure hautagaitza 2011n eginiko 3 Ironmanetan oinarritzen da. Bestalde hainbat frogetan ere hartu izan du parte.

Azkoitiko Triatloi Taldetik zorterik onena eta ea triatleton sakrifizioa eta aurten eginiko 3 Ironmanak kontutan hartzen dituzten!! 


martes, 15 de noviembre de 2011

47B.SS



Joan den Igandean ospaturiko 47. Behobia-Donostia maratoi erdian lau taldekide izan genituen lehian. Eguraldia ez zuten lagun izan, 20-23º ko tenperaturak izan bai zituzten eta haize bolada bat edo beste.


460. Jokin Sudupe "Pio" (1h18'18'')

1738. Iker Segurola "Xegu" (1h25'54'')

4413. Aitor Beneitez "Tertzio" (1h33'58'')

8829. Aitzol Agirregomezkorta "Txartxa" (1h43'18'')


www.behobia-sansebastian.com


Hurrengo hitzordua Azaroaren 26an izango dute, Azkoitiko Lasterketan hain zuzen ere.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Taldeko Helbide Soziala

Dagoeneko Udaletxean eman dio Azkoitiko Triatloi Taldeari Kultur Etxean postontzi propioa jarri eta bertako helbidea, helbide sozial bezela ibiltzeko baimena.


Hemendik aurrera honako hau izango da Azkoitiko Triatloi Taldearen postontzia:


Azkoitiko Triatloi Taldea
Kale Nagusia 62


Bestalde esan Taldekideak-en Eduardo Suduperen taldekide berriaren argazkia jarri dela.


Azkenik, bihar edo etzi 47. Behobia-Donosti maratoi erdiaren kronika, denbora eta argazkiak igoko dira.