martes, 26 de marzo de 2013

Dualoiko kartela


Azkoitia Azpeitia lasterka

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian zein 7,5 kilometroko lasterketan hainbat taldekide izan genituen lehian. Aipatzeko Jokin Sudupe "Pio"ren 78. postua 1:20:40ko denborarekin.





Ermuko Duatloia

Imanol Larrañaga "Bitturi" Euskadiko Txapeldun bihurtu da Sprint distantziako duatloiean (5 - 20 - 2,5). Joan den Larunbatean Ermuan ospatu zen duatloiean garaile izan zen "Bitturi", Ander Agirre eta Mikel Elgezabal triatleta profesionalaren aurretik. Hilabeteak zeramatzan "Bitturi"k goi mailan konpetitzen eta lehenago edo beranduago iritsi behar zuen honelako notizi on batek.

Taldeko kide diren Mikel Garate eta Iñaki Alkorta "Tili"k ere oso maila ona eskaini zuten. Garatek seigarren amaitu zuen eta "Tili"k hamaikagarren. Hiruen denborei eskei Azkoitiko Triatloi Taldea Euskadiko azpitxapeldun bilakatu zen Arrasateko Antxintxika taldearen atzetik.

ZORIONAK HIRUEI! MAKINAS!!






domingo, 17 de marzo de 2013

Oñatiko Duatloia


Atzo Oñatin ospatu zen Oñatiko XXII. duatloiean 9 taldekide izan ziren lehian. Garatek lehenengo segmentuko 6. kilometroan lasterketa utzi beharra izan zuen arazo fisikoak medio eta Txanpañak bere aurtengo duatloi debutean bizikletako arazoak izan zituen eta lasterketa utzi beharra izan zuen bizikletako segmentua asi eta segituan. Bestalde aipatzekoa Ebro berriz ere duatloietan lehiatzera itzuli dela urtebete lehiatu gabe egon ondoren. ZORIONAK GUZTIOI!


Taldezka 9. amaitu genuen 30tik Bitturi, Loinaz eta Anderren denborei esker.









domingo, 3 de marzo de 2013

2013 Eibarko Duatloia



Joan den larunbatean Eibarren ospaturiko XXII. Duatloiean hamar taldekide izan genituen lehian. Hauek izan ziren indibidualki lorturiko emaitzak:

7 1:01:05 IMANOL LARRAÑAGA LARRAÑAGA
15 1:01:38 MIKEL GARATE BADIOLA
26 1:03:28 JOKIN SUDUPE MENDIZABAL
37 1:04:16 IÑAKI ALKORTA SALEGI
65 1:06:34 ANDER ZUBIZARRETA ORUE
73 1:07:01 JAGOBA KORTA ARANBARRI
95 1:08:07 GARIKOITZ UZKUDUN ASTIASARAN
128 1:12:09 GARIKOITZ ALBERDI GOITIA
146 1:14:39 AITOR BENEITEZ SAGARZAZU
148 1:15:07 IKER EPELDE AGIRRE

Taldezka bigarren postuan amaitzea lortu genuen Antxintxika Triatloi Taldearen atzetik. Gipuzkoako Sprint Distantziako Txapelketa zenez Gipuzkoako bigarren talderik onena izan giñen.

SAILKAPENA

Facebooken