Imanol Larrañaga "Bitturi" Euskadiko Txapeldun bihurtu da Sprint distantziako duatloiean (5 - 20 - 2,5). Joan den Larunbatean Ermuan ospatu zen duatloiean garaile izan zen "Bitturi", Ander Agirre eta Mikel Elgezabal triatleta profesionalaren aurretik. Hilabeteak zeramatzan "Bitturi"k goi mailan konpetitzen eta lehenago edo beranduago iritsi behar zuen honelako notizi on batek.
Taldeko kide diren Mikel Garate eta Iñaki Alkorta "Tili"k ere oso maila ona eskaini zuten. Garatek seigarren amaitu zuen eta "Tili"k hamaikagarren. Hiruen denborei eskei Azkoitiko Triatloi Taldea Euskadiko azpitxapeldun bilakatu zen Arrasateko Antxintxika taldearen atzetik.
ZORIONAK HIRUEI! MAKINAS!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario