jueves, 30 de septiembre de 2021

Ermuan garaipena!

Elola, Sudupe eta Garate Ermuan

Ordiziako Josetxo Imaz Memoriala - Lasterketa (10km)

Manez Larrañaga, Garikoitz Uzkudun eta Amets Andueza Ordizian izen genituen lehian joan den astebukaeran. Amets Anduezaren debut ederra Azkoitriko koloreak defendatuz. Manex eta Garikoitzek maila bikaina eman zuten.

SAILKAPENA

Ondarru Lekeitio - Lasterketa (16km)

Sathya Paz Zestuarra eta Patxi Mendizabal aldiz, Ondarru eta Lekeitio kostatik batzen dituen lasterketa egin zuten. Sathyak aspaldian ohitua gaituen bezela, aurreneko postuetan helmugaratu zen. Maila bikaina egon zen.

SAILKAPENA

Ermuako Jose Merino Memoriala - Lasterketa (10km)

Azkenik, Ermuan Jokin Sudupe, Mikel Garate eta Iñaki Elola Albizturtarra izen ziren lehian. Hiruek sekulako maila eman zuten eta lehendabiziko lau postuetan sartu ziren helmugan. Zorionak hirukote!

1° Jokin Sudupe

3° Mikel Garate

4° Iñaki Elola

SAILKAPENA





viernes, 24 de septiembre de 2021

Bilboko eta Aix en ProvencekoTriatloiak eta Beriaingo igoera

 Joan den astebukaeran Bilbon ospatu zen Espainiako Distantzia Erdiko Txapelketa (1,9-90-21km). Hainbat taldekide izan genituen lehian.

SAILKAPENAK





Bestalde, Vanessa Beriaingo igoera bertikalean izan zen.

SAILKAPENAK



Azkenik, Xanet Albizu 70.3 Aix en Provence (Frantzia) distantzia erdiko triatloian izan genuen. Bere adin mailan 7. postua lortuz.

SAILKAPENA



martes, 14 de septiembre de 2021

Denboraldiko bigarren zatiari zukua ateraz!

 NAGOREko Triatloia. Distatzia Olinpikoa (1,5-40-10km)

Duela bi aste Jose Antonio Circujano Nafarroako Nagore urtegian ospaturiko Triatloi Olinpikoan izan genuen. Sailkapen orokorrean hamalaugarren izan zen.

Sailkapena 


SESTAOko Triatloia. Sprint distantzia (0,750-20-5km)
Joan den larunbatean Sestaon ospatutako triatloian bost taldekide izan genituen. Aipatzekoak beste behin taldeko gazteen lana. Batiz bat Eneko Larrañagarena. Kadete mailan txapelduna izan bai zen. Zorionak Eneko!









Bideo laburpena


SANTANDEReko Triatloia. Distantzia Olinpikoa (1,5-40-10km)

Andoni Aranagak 10. postuan amaitu zuen helmugaratutako 314 triatleta artean. Lasterketa bikaina egin zuen eta Beterano 1 mailan hirugarren postua eskuratuta etorri zaigu etxera.



Argazkiak: Roberto Solorzano Cantera

LEGORRETAko 7,1km

Azkenik, Sathya Zestoarra Legorretako 7,1 kilometroko lasterketan izan genuen eta hirugarren helmugaratu zen sailkapen orokorrean. Zorionak Sathya!

Sailkapena





miércoles, 8 de septiembre de 2021

Zumaiako Triatloia

Joan den larunbatean ospatu zen Zumaiako Triatloia, Sprint distantzian (0,750-20-5km). Hamar taldekide izan genituen lehian eta hauen artean Eneko Larrañaga taldekide berriaren debuta. Aipatzekoa Eneko Larrañagaren igeriketako 16. postua. Etorkizun oparia du Enekok. Zorionak eta animo!

BALEIKEk eginiko laburpen bideoa


Sailkapenei dagokionez:

Emakumezkoen sailkapena 

Gizonezkoen sailkapena

Momentuz ez dago taldekako sailkapenik.




 



lunes, 6 de septiembre de 2021

Bi kulote zozketan

Kaixo lagunok! Taldeko bi kulote motz zozketatuko ditugu. Bata Instagram bidez eta bestea Facebook bidez. Zozketan parte hartzeko sartu gure Instagram eta Facebookeko kontuetan eta eta bertan izango dituzue jarraitu beharreko pausoak.

Larunbateko 23:59 arte izango da epea. Igandean zozketa.