NAGOREko Triatloia. Distatzia Olinpikoa (1,5-40-10km)
Duela bi aste Jose Antonio Circujano Nafarroako Nagore urtegian ospaturiko Triatloi Olinpikoan izan genuen. Sailkapen orokorrean hamalaugarren izan zen.
Joan den larunbatean Sestaon ospatutako triatloian bost taldekide izan genituen. Aipatzekoak beste behin taldeko gazteen lana. Batiz bat Eneko Larrañagarena. Kadete mailan txapelduna izan bai zen. Zorionak Eneko!
SANTANDEReko Triatloia. Distantzia Olinpikoa (1,5-40-10km)
Andoni Aranagak 10. postuan amaitu zuen helmugaratutako 314 triatleta artean. Lasterketa bikaina egin zuen eta Beterano 1 mailan hirugarren postua eskuratuta etorri zaigu etxera.
Argazkiak: Roberto Solorzano Cantera
LEGORRETAko 7,1km
Azkenik, Sathya Zestoarra Legorretako 7,1 kilometroko lasterketan izan genuen eta hirugarren helmugaratu zen sailkapen orokorrean. Zorionak Sathya!
No hay comentarios:
Publicar un comentario