viernes, 20 de diciembre de 2019

2019 Gipuzkoako txapeldunen gala

                                   

Atzo, Abenduak 19, Eibarko Kontent Gastrotekan izan ginen Gipuzkoako Triatloi Federazioak antolatutako sari banaketa galan.

Bertan hainbat taldekide izan genituen Azkoitri Triatloi Kluba ordezkatzen.

Alde batetik, Julen Lopetegi distantzia erdiko triatloian 23 urtez azpiko txapeldun izendatu zuten.
Ekainean ospatu zen Zarautzeko Triatloian lortu zuen bere mailan txapeldun izatea.
Sariak pilatzen jarraitzen du taldekide gazteak!


Bestalde, Zarautzeko Triatloian baita ere, taldeka Gipuzkoako txapeldun izan ginen. Hau Julen Lopetegi, Aitor Sotil eta Xanet Albizuren denborei esker lortu genuen.


Zorionak mutilak eta segi horrela!

Eskerrikasko Gipuzkoako Triatloi Federazioari hau guztia antolatzeagatik.


martes, 17 de diciembre de 2019

lunes, 16 de diciembre de 2019

Vanessa eta Julen, Azpeitiko Kirol Sarietan garaile


Joan den larunbatean ospatu ziren Azpeitiko Kirol Sariak. Bertan, Julen Lopetegi taldekideak, triatlolari onenaren saria jasotzean gain,  gizonezkoetan kirolaririk onenaren saria eskuratu zuen. Bestalde, 2019. urtean Zumaiako Triatloi Klubean lehiatu den, eta 2020. urtetik aurrera Azkoitri Triatloi Klubean arituko den, Vanessa Cerrajerok jaso zuen emakumezkoetan kirolaririk onenaren saria.  Zorionak bikote!


Informazio gehiago: HEMEN