viernes, 20 de diciembre de 2019
2019 Gipuzkoako txapeldunen gala
Atzo, Abenduak 19, Eibarko Kontent Gastrotekan izan ginen Gipuzkoako Triatloi Federazioak antolatutako sari banaketa galan.
Bertan hainbat taldekide izan genituen Azkoitri Triatloi Kluba ordezkatzen.
Alde batetik, Julen Lopetegi distantzia erdiko triatloian 23 urtez azpiko txapeldun izendatu zuten.
Ekainean ospatu zen Zarautzeko Triatloian lortu zuen bere mailan txapeldun izatea.
Sariak pilatzen jarraitzen du taldekide gazteak!
Bestalde, Zarautzeko Triatloian baita ere, taldeka Gipuzkoako txapeldun izan ginen. Hau Julen Lopetegi, Aitor Sotil eta Xanet Albizuren denborei esker lortu genuen.
Zorionak mutilak eta segi horrela!
Eskerrikasko Gipuzkoako Triatloi Federazioari hau guztia antolatzeagatik.
martes, 17 de diciembre de 2019
lunes, 16 de diciembre de 2019
Vanessa eta Julen, Azpeitiko Kirol Sarietan garaile
Joan den larunbatean ospatu ziren Azpeitiko Kirol Sariak. Bertan, Julen Lopetegi taldekideak, triatlolari onenaren saria jasotzean gain, gizonezkoetan kirolaririk onenaren saria eskuratu zuen. Bestalde, 2019. urtean Zumaiako Triatloi Klubean lehiatu den, eta 2020. urtetik aurrera Azkoitri Triatloi Klubean arituko den, Vanessa Cerrajerok jaso zuen emakumezkoetan kirolaririk onenaren saria. Zorionak bikote!
Informazio gehiago: HEMEN
miércoles, 30 de octubre de 2019
Eliku Nutrizio Zentroa
Dagoeneko hasiak gara 2020. urteko denboraldiari begira. Kirola egiteko beharrezkoa deritzogu gorputzeko motorra lehiarako prest dagoela ziurtatzea. Horretarako, ELIKU Nutrizio Aholkularitzaren laguntzaz, Azkoitri Triatloi Klubeko kide guztiek, ATHLON Bizimodu Osasungarrien Sustapeneko medikuek eginiko esfortsu frogak eta laktatoaren neurketak prezio ekonomikoagoetan izango dituzue Azpeitiako ELIKU Nutrizio Aholkularitzaren zentroan. Ez ezazue utzi azkeneko momenturako! Eskerrik asko ELIKU eta ATHLON.
Athlon KOOP. Elkartea
Eliku Zentroa (tel. 943 81 66 58)
Eliku Zentroa (tel. 943 81 66 58)
2020. urtean AZKOITRI TRIATLOI KLUBA-ko kide izatea nahi baduzu, jar zaitez lehen bai lehen gurekin harremanetan, 2020ko ekipazioak berehala eskatuko bai ditugu.
lunes, 23 de septiembre de 2019
Comillas eta Madrilgo triatloiak
Joan den asteburuan Julen Lopetegi Kantabriako Comillas herrian izan dugu distantzia olinpikoko (1,5-40-10km) triatloian lehian. Bestalde, Jon Albizu "Pipo" Madrilgo distantzia luzeko triatloian (3,8-180-42km).
Julen Lopetegik, beste behin, sekulako erakustaldia eman zuen eta bigarren postuan helmugaratu zen.
2. Julen Lopetegi 1h52'34''Sailkapena
Jon Albizuk ere lasterketa bikaina egin zuen Madrilen. 11. postuan helmugaratu zen 9h58'06''ko denborarekin.
Sailkapena
martes, 17 de septiembre de 2019
Sestao eta Zumaiako triatloiak
Sestao (1,5km - 46km -10km)
Joan den Irailaren 8an Andoni Ibarbia taldekidea Sestaoko distantzia olinpikoko triatloian izan zen lehian.
28. Andoni Ibarbia
Sailkapena
Zumaia (750m - 20km 5km)
Larunbat honetan berriz, Zumaiako triatloi sprinta ospatu da eta bertan lau taldekide izan ditugu.
92. Paul Elorza
96. Egoitz Segurola
97. Erik Etxeberria
105. Aitor Beneitez
Sailkapena
Lehendabiziko hiru taldekideei esker 20. postua lortu geuen sailkapen nagusian.
Taldekako sailkapena
Joan den Irailaren 8an Andoni Ibarbia taldekidea Sestaoko distantzia olinpikoko triatloian izan zen lehian.
28. Andoni Ibarbia
Sailkapena
Zumaia (750m - 20km 5km)
Larunbat honetan berriz, Zumaiako triatloi sprinta ospatu da eta bertan lau taldekide izan ditugu.
92. Paul Elorza
96. Egoitz Segurola
97. Erik Etxeberria
105. Aitor Beneitez
Sailkapena
Lehendabiziko hiru taldekideei esker 20. postua lortu geuen sailkapen nagusian.
Taldekako sailkapena
viernes, 13 de septiembre de 2019
Julen Lopetegi, Nizako Munduko Txapelketan
Joan den igandean ospatu zen gizonezkoen triatloiko distantzia erdiko munduko txapelketa Nizan (Frantzia). Julen Lopetegik hilabete batzuk lehenago Marbellan lortu zuen Nizan parte hartzeko txartela. Lopek, 4h31' behar izan zituen 1,9km igeri, 90km bizikleta eta 21km korrikan egiteko. 18-24 adin tartean berriz munduko 20. onena bezala sailkatu zen. Zorionak Lope!
miércoles, 11 de septiembre de 2019
Ebro Mimizan, Burriana eta Lleidan
Haritz Uranga "Ebro" Uztaila eta Abuztuan zehar lehia betean egon da. Ondorengo hiru probetan hartu du parte:
- Mimizango Triatloi olinpikoa (Akitania berria)
- Burrianako Triatloi sprinta (Castelló)
- Lleidako Duatloia motza (Catalunia) - Jone Zabaletarekin hartu du parte "mixto" modalitatean
Irailaren 8an ospatu den azken lasterketa honetan, sailkapen nagusian 16. amaitu dute Jonek eta Haritzek, baina lehendabizikoak izan dira beraien modalitatean. Lehendabizi Jone Zabaletak 5 kilometro egin zituan korrika. Ondoren Haritzek 38 kilometro bizikletan eta azkenik Jonek beste 2,5 kilometro korrika. Zorionak bikote!
lunes, 22 de julio de 2019
Getxoko triatloia
Joan den larunbatean ospatu zen Getxoko draftingik gabeko triatloi olinpikoa. Bertan bost taldekide izan ziren eta taldeka bigarren postua lortu zuten Lopetegi, Aranaga eta Ibarbiaren denborei esker. Lopetegi 23 urtez azpiko txapelduna izan zen.
7. Julen Lopetegi (1º sub 23)
15. Andoni Aranaga
17. Andoni Ibarbia
100. Julen Azkue
102. Patxi Mendizabal
jueves, 27 de junio de 2019
Bizkaia eta Laredoko triatloiak
Bizkaia Triathlon
13. Andoni Aranaga
20. Andoni Ibarbia
32. Jon Albizuri
51. Alex Arrieta
67. Patxi Mendizabal
181. Aitor Beneitez
Sailkapena
Taldekako sailkapenari dagonionez, taldeko hainbat kideek aspaldian duten sasoi ona mantendu eta hirugarren sailkatu ziren, helmugaratutako 27 taldeetatik.
Sailkapena
Triatloi froga ikusteko klikatu hemen
Laredoko Triatloia
Aitor Sotil bostgarren postuan helmugaratu zen Laredoko drafting gabeko triatloi olinpikoan.
Sailkapena
Joan den larunbatean ospatu zen lehendabiziko Bizkaia Triathlon distantzia erdiko triatloia. Benetan txalotzekoa taldekideek bertan aurki zuten antolakuntza. Aspaldian froga baten antolakuntzaren inguruan entzun diren hitz politenak entzun ziren froga ondoren.
Frogari dagokionez, 1.900m Bermeon egin zuten igeri. Ondoren Bizkaiako errepideetan barrena 86 kilometroko bira zirkular bat eta azkenik Gernikako kaleetan 21 kilometro zirkuitu bati hiru bira emanez.
13. Andoni Aranaga
20. Andoni Ibarbia
32. Jon Albizuri
51. Alex Arrieta
67. Patxi Mendizabal
181. Aitor Beneitez
Sailkapena
Taldekako sailkapenari dagonionez, taldeko hainbat kideek aspaldian duten sasoi ona mantendu eta hirugarren sailkatu ziren, helmugaratutako 27 taldeetatik.
Sailkapena
Triatloi froga ikusteko klikatu hemen
Laredoko Triatloia
Aitor Sotil bostgarren postuan helmugaratu zen Laredoko drafting gabeko triatloi olinpikoan.
Sailkapena
miércoles, 19 de junio de 2019
Lekeitioko Triatloia
Joan den Ekainaren 15ean ospatu zen Lekeitioko triatloi sprinta. Euskadiko eta Arabako txapelketa izan zen. Guztira ia 500 triatleta eta hoien artean 80 emakume pasatxo. Benetan poztekoa kirol honetan emakumeen parte hartzeak izan duen gorakada azken urteotan. Bederatzi taldekide izan ziren irteera gunean. Eguraldi paregabea eta triatloi giro bikaina.
65. Jose Antonio Circujano
84. Joseba Exposito
127. Paul Elorza
138. Sathya Paz
175. Jokin Sudupe
205. Aitor Beneitez
304. Jose Luis Garate
314. Ander Ostolaza
334. Kepa Castro
Taldekako sailkapenean Jose Antonio Circujano, Joseba Exposito eta Paul Elorzaren denborei esker 18. talderik onena izan giñnn helmugaratutako 42 taldetatik.
Taldekako sailkapenean Jose Antonio Circujano, Joseba Exposito eta Paul Elorzaren denborei esker 18. talderik onena izan giñnn helmugaratutako 42 taldetatik.
Datorren astean, berriz Bizkaia Half Triathlon ospatuko da eta sei taldekide izango ditugu bertan lehian.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)