miércoles, 24 de noviembre de 2021

Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa

Joan den larunbatean ospatu zen gure herrian, Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak antolaturiko 10 kilometroko lasterketa. Urtero legez, taldekide asko ibili ziren lehian gure herriko kaleetan. Aipatzekoa Haritz Iturzaetaren lehendabiziko postua bere kategorian. Zorionak Haritz!

Beste urte betez, eskerrik asko gure herrian lehiatzeko aukera emateagaitik eta zorionak RAKA!

ARGAZKIAK

BIDEOA


Argazki gehiago, Facebooken Azkoitia Azpeitia Rakamaraton KE 








miércoles, 10 de noviembre de 2021

Basauriko duatloia eta Debako lasterketa

Joan den larunbatean amaitu zen 2021. urteko duatloi denboraldia. Basaurin ospatu zen azkeneko froga eta sprint distantzian lehiatu zen. Bertan Vanessa Cerrajero eta Haritz Iturzaeta izan genituen lehian. Vanessak bosgarren postuan amaitu zuen eta Haritzen 17. Haritz, Junior mailan garaile izan zelarik. Zorionak Haritz! 

GIZONEZKOEN SAILKAPENA

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA


 






Bestalde, Debako 8 kilometroko lasterketan ere bi taldekide izan genituen lehian. Besteak beste, Mikel Garate (5.) eta Garikoitz Uzkudun (7.).

SAILKAPENA

Garate hirugarren postuan. Uzkudun atzean kamiseta urdinarekin.



lunes, 8 de noviembre de 2021

Erropen diseinu berria

Hona hemen datorren denboraldian, GOBIK etxearekin estrainekoz, estreinatuko dugun diseinu berria! Espero dugu gustoko izango duzuela.

Bestalde, eskerrak eman nahi genizkieke 2022 eta 2023. denboraldietan taldea babesten jarrituko duten DOMUSA TEKNIK, BIELE GROUP, Errotaundi, Txintxu Gozotegia, Tien21 Larramendi eta Sidenor-i.

Eta azkenik, patrozinatzaile berri bat aurkezten dizuegu INISA AUTOMATION
Eskerrik asko guztiei eta jarrai dezagun kirolaz gozatzen!


miércoles, 3 de noviembre de 2021

Mutriku eta Ataunen korrika

Joan den asteburuan lau taldekide izan genituen lehian. Alde batetik Vanessa, Joxe, Manu eta Andoni Mutrikuko 10 kilometroetan lehiatu ziren. Bestalde, Manex Ataungo 17 kilometrotan. Aipatzekoa Vanessaren Mutrikuko bigarren postua. Zorionak!

Sailkapenak:

MUTRIKU

ATAUN

Vanessa podiumean

Andoni, Vanessa eta Joxe

Manex