miércoles, 25 de febrero de 2015

Zumaiako Herri Lasterketa (5km/10km)

Joan den larunbatean Zumaiako Herri Lasterketa ospatu zen 5km eta 10km-ko distantzietan. Hainbat taldekide izan genituen lehian eta Mikel Garatek 5 kilometroko lasterketan bigarren amaitzea lortu zuen. Zorionak Mikel!
 
 

jueves, 19 de febrero de 2015

Sopelanako Duatloi Sprinta

Joan den Larunbatean ospatu zen Sopelanako duatloi sprinta. bertan Pio eta Garate anaiak izan genituen.
 
8. Jon Garate Badiola 58'53''
39. Jokin Sudupe "Pio" 1h02'29''
 
Mikel Garatek erretiratu beharra izan zuen arazo fisikoak medio.
 
Asan beharra dago, aurten Jon Garate Azkoitri Triatloi Klubarekin lehiatuko dela ofizialki, naiz eta bera izatez Ormaetxea Txirrindulari Elkarteko kide izan.
 
 



lunes, 2 de febrero de 2015

2014. urteko Euskal Herriko Duatloi eta Triatloi sailkapenak

 
Joan den Igandean ospatu zen Irunen 2014. Euskal Herriko Duatloi eta Triatloi zirkuituetako sari banaketa. Azkoitri Triatloi Klubari dagokionez Asier Disdira triatloiko beterano 1 mailan bigarren sailkatua izan zen eta Azkoitri Triatloi Kluba taldekako duatloiko zirkuituan hirugarren Pio, Garate eta Bitturiren sailkapenei esker. Zorionak laukote!
 
 
Bestalde, beste talde batzuetan dauden azkoitiarrekin argazkia atera genuen. Iñaki Loinaz (Saltoki Trikideak) triatloiko 23 urtez azpiko mailan irabazle izendatu zuten. Juan Ignazio Alkorta (Zumaiako Triatloi Taldea) triatloiko beterako 2 mailan bigarren sailkatu zen. Azkenik Jorge Alkorta (Zumaiako Triatloi Taldea) triatloiko beterano 3 mailan lehenengo postuan sailkatu zen. Zorionak guztiei!