jueves, 23 de abril de 2015

Azkoitiko XVI. Duatloia eta Triatlón Arenales

Joan den larunbatean Iban Orbegozo Elcheko Arenales 113 distantzia erdiko triatloiean izan zen (1,9KM-90KM-21KM) eta oso sailkapen eta denbora polita egin zuen. Bera umetan Elchen bizi izan zen eta oso oroitzapen ederrak ekarri zizkion berriro bertara bueltatu eta bertan distantzia erdiko triatloi batean debutatzeak. Test ona Zarautzeko Triatloiari begira. Zorionak Iban!!
 
137. Iban Orbegozo 4h43'07''
 
 


Bestalde geure taldeak antolaturiko Azkoitiko XVI. Duatloien Pio, Jon Garate, Txikiya eta Egoitz Segurola izan genituen. Jonek azkeneko korrikako segmentuan giharretako arazoak izan zituen eta erretiratu beharra izan zuen.
 
Bestalde, hauek dira beste hiru takldekideen denborak:
 
44. Jokin Sudupe 1h53'08''
56. Mikel Lasa 1h54'38''
76. Egoitz Segurola 1h58'19''
 
Taldezka 12. amaitu genuen.
 
Argazkiak: www.festak.com
 






 
 
 
 
 

miércoles, 15 de abril de 2015

Larunbat honetan Azkoitiko XVI. Duatloia


Urtero bezala Apirilak 18an arratsaldeko 15:15tan Azkoitiko XVI. Duatloia ospatuko dugu. Euskal Herriko Duatloi Zirkuituko azkeneko froga puntuagarria. Aurten gainera Euskal Herriko eta Gipuzkoako duatloi motzeko txapelketa izango da. Ez ezazu aukera Euskal Herriko duatleta onenaz gozatzeko.

Informazio gehiago:

www.azkoitikoduatloia.blogspot.com
www.facebook.com/AzkoitikoDuatloia