martes, 18 de diciembre de 2012

Hainbat lasterketa

Hainbat taldekide izan ditugu joan den astebukaeran Orio, Gasteiz eta Zizurkilen ospatu diren lasterketetan. Arkaitz Arruti adibidez Orion eta Zizurkilen izan dugu lehian.


Orioko lasterketa 7km
5. Jokin Sudupe 25’05’’
10. Mikel Garate 25’17’’
14. Iker Segurola 25’58’’
22. Arkaitz Arruti 26’59’’


Orioko lasterketa 14km
47.Ander Zubizarreta 57’53’’
49. Jagoba Korta 58’07’’
57. Eduardo Sudupe 59’43’’


Gasteizko Maratoi Erdia
57. Iñaki Loinaz 1h18’33’’
176. Iñaki Gonzalez 1h 26’05’’
311. Mikel Albisu 1h26’10’’
499. Aitor Beneitez 1h29’06’’
1070. Garikoitz Alberdi 1h36’26’’
1141. Imanol Larrañaga 1h37’18’’
2381. Jabier Alberdi 1h51’55’’

Zizurkilgo Gau Krossa 7,5km

16. Haritz Elorza 25’40’’
32. Arkaitz Arruti 26'49''










miércoles, 14 de noviembre de 2012

48. Behobia - San Sebastian

Joan den Igandean ospatu zen 48. Behobia San Sebastian 20 kilometroko lasterketan urtero bezala hainbat taldekide izan genituen. Nahiz eta eguraldia ez zuten lagun izan, denbora ikaragarriak egin zituzten, batiz bat Loinaz eta Piok (GARA egunkariko sailkapenetan agertzen da beraien argazkia).

1h12'30''Jokin Sudupe 1h12'30'' Iñaki Loinaz Garate 
1h14'30'' Iñaki Alkorta Salegi 
1h15'44'' Mikel Garate 
1h23'35'' Aitor Beneitez 
1h34'50'' Ander Zubizarreta (Laguntzen)
1h37'28'' Ion Oteiza (Laguntzen)


Lasterketa hasi aurretik: Tertzio, Tili, Garate eta Pio

Pio eta Loinaz helmugaratzen


SAILKAPENAK

sábado, 10 de noviembre de 2012

Errezil - Azpeitia APUSTUA

Ikusmin handia piztu duen apustua jokatu dute gaur Errezilen, 16.30ean, Errezilgo eta Azpeitiko taldeek. Errezilgo eta Azpeitiko taldeko korrikalariak eta ziklistak AZKOITIKO TRIATLOI TALDEKO kideak ziren. Harri-jasotzen, aizkoran, bizikletan eta korrika aritu dira. Lau kirolarik osatu dute talde bakoitza, guztiak ere ezagunak, ez herri kirol munduan bakarrik, baita lasterketa eta triatloi arloan ere. Alde bakoitzak 1.000 euro jokatu ditu, baina diruaz gain, ohorea ere izan da jokoan, eta horrek berak ere grin handia sortu du.


Harri-jasotzearekin abiatu da norgehiagoka. Aimar Irigoien izan da Errezilgo ordezkaria, eta Gusta, berriz, Azpeitikoa. 20 jasoaldi eman behar izan dizkiote bakoitzak, baina kasu honetan Irigoienek bost kiloko abantaila eman dio bere aurkariari; izan ere, berak 125ekoa jaso behar izan du, eta Gustak, 120koa. Aimarrek altxaldi bateako aldea atera dio Gustari.

Ondoren aizkolarien txanda izan da, eta bakoitzak kana-erdiko hiru enbor erdibitu behar izan ditu. Goenaga izan da etxekoen ordezkaria, eta Uzkudun II.a, berriz, azpeitiarrena. Lehena sega munduan aski ezaguna da, eta gaur lehen aldiz plazetan aizkoran ere ikusi ahal izan dugu. Uzkudun, berriz, Euskal Herriko Hirugarren Mailan aritu da aurten. Uzkudunek ia 3 minutuko tartea atera dio Goenagari. Dagoeneko apustua segurua zen Azpeittiarrek irabaziko zutela

Ondoren txirrindulariak izan dira, eta Errezildik Azpeitira joan eta etorri egin behar izan dute. Ibarbia eta Uzkudun I.a izan dira aurrez aurre. Nahiz eta Ibarbiak 30 segundu jan dizkion Uzkuduni, apustuak erabakita jarraitzen zuen Azpeitiarren alde. 


Ezkerrean Uzkudun eta eskubian Ibarbia

Apustua bukatzeko korrikalarien txanda izan da, eta Arruti eta Segurola neurtu dira. Bakoitzak 5 kilometro egin behar izan ditu. Azkenean 15 bueltako zirkuituan Segurolak 3 bueltako aldea atera dio Arrutiri.

Ezkerrean Arruti eta eskubian Segurola

Informazio iturria: GARA eta ATT

martes, 6 de noviembre de 2012

Gasteizko eta Arrasateko lasterketak

Joan den astebuakeran bi taldekide izan genituen inguruko bi lasterketetan lehiatzen.

Imanol Larrañaga "Bitturi" Gasteizko 10 kilometroko lasterketan hirugarren sailkatu zen 34'03''ko denbora eginez. ZORIONAK Bitturi!


SAILKAPENA

Bestalde Ion Oteiza "Ote" Arrasateko 10 kilometroko lasterketan izan genuen. 74. postuan amaitu zuen  39'48''ko denbora behar izan zuelarik ibilbidea amaitzeko.

SAILKAPENA

Igande honetan ospatu den 48. Behobia Donostia maratoi erdian hainbat taldekide izango ditugu lehian. Hauen artean, Tili, Garate, Tertzio, Loinaz, Pio...

martes, 30 de octubre de 2012

Lasarte-Oria Bai! XVII. Krossa

Joan den Igandean ospatu zen Lasarteko 10,5 kilometroko krosa. Bertan hainbat taldekide izan genituen eta oso lan txukuna egin zuten. Oraindik du/tri denboraldirako asko falta da, baina hainbat taldekide dagoeneko sasoi betean daude.

33. Garikotz Uzkudun "Aiztitxo" 37'00''
49. Iñaki Loinaz 37'57''
132. Iker Segurola "Xegu"40'50''
225. Ander Zubizarreta 42'35''

Informazio gehiago: www.kirolprobak.com

Loinaz eskubian

Ander

Aiztitxo berdez

jueves, 25 de octubre de 2012

Azkoitiko Duatloiko beste bideo bat

Gaseno Oñederrak Azkoitiko 2012. urteko Duatloiari buruz egiñiko bideo erreportai bikaina. Labetik atera berria!

Eskerrikasko Gasento!


martes, 23 de octubre de 2012

Taldekideak hainbat lasterketetan

Xanjuandegiko I. Mendi Duatloia

27. Haritz Elorza Lasa "Txanpaña"1h32'35''
32. Ander Zubizarreta 1h34'33''





SAILKAPENA
www.mendiduatloia.com

Urretxu-Zumarragako duatloi herrikoia

2. Imanol Larrañaga "Bitturi"
4. Mikel Garate "Garate"
9. Jokin Sudupe "Pio"
25. Aitor Beneitez "Tertzio"
26. Garikoitz Alberdi "Gari"




SAILKAPENA (Oraindik ez dituzte jarri)
www.urolatriatloia.com / www.triatloi.org


Donostiko 15 kilometroak



357. Mikel Albisu "Palu" 0h59'49''
821. Aitzol Agirregomezkorta "Txartxa" 1h05'00''

SAILKAPENA
www.15kmsansebastian.com

lunes, 15 de octubre de 2012

Donostiko 3 Playas / 10km Iruña hiria

Joan den astebuakeran Donostin ospatutako 10 kilometroko "3 playas" lasterketan hainbat taldekide izan genituen. Guztira 2826 atletek lortu zuten lasterketa amaitzea.

78. Iñaki Alkorta "Tili"
160. Mikel Albisu "Palu"
415. Aitor Beneitez "Tertzio"
659. Iker Epelde
1114. Jabier Alberdi "Jabito"

SAILKAPENA

Bestalde Imanol Larrañaga "Bitturi" Iruñako 10 kilometroko lasterketan izan genuen lehian. Oso lasterketa ona burutu zuen 9. postuan amaituaz, 32'07''ko denbora behar izan zuelarik.




SAILKAPENA

lunes, 8 de octubre de 2012

Zakila Bira 2012

Joan den Larunbatean Zumaian ospatu zen 20 kilometroko ibilbidea osatzen duen Zakila Bira. Bertan 4 taldekide izan genituen eta guztiek ere beraien froga honetako marka hobetzea lortu zuten.

30. Imanol Larrañaga "Bitturi" 1:14:49
102. Jokin Sudupe "Pio" 1:21:18
122. Iñaki Gonzalez 1:22:41
305. Aitor Beneitez "Tertzio" 1:32:23


Guztira eginiko denborak dira. Ez dira errealak.
Info: www.kirolprobak.com




viernes, 5 de octubre de 2012

Barcelona-Maresme Ironmana 2012

Joan den astaburuan ospatu zen Espaiñiako Distantzia Luzeko txapelketa zen, Bartzelonako Challenge zirkuituko IronMana. Bertan 3,8 kilometro igerian, 180 kilometro bizikletan eta azkenik 42 kilometro egin behar izan zituzten korrikan. Benetan emaitz bikaiñak ekarri zituzten Andonik, Aritzek eta Harkaitzek. Azkoitiko Triatloi Taldeko lehendakariak debuta egiten zuen IronMan distantzian eta emaitza eta esperientzia bikaiña ekarri zitruen etxera.

64. Andoni Ibarbia 9h25'23''
173. Aritz Elorza "Txanpaña" 9h58'03''
256. Harkaitz Arruti "Akerra" 10h16'29''






SAILKAPENA

ZORIONAK HIRUROI!

jueves, 27 de septiembre de 2012

Komillaseko triatloia eta Elgoibarko gabeko krosa

Joan den astebukaeran Xegu eta Aiztitxo Kantabrian ospatu zen Komillaseko triatloian izan genituen.


19. Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" 2h30'00''
90. Iker Segurola "Xegu" 2h23'43''

SAILKAPENA

Bestalde Larunbatean Garate eta Pio Elgoibarko Gau Krosean izan genituen 8 kilometroko ibilbidea egiteko asmoz.


29. Mikel Garate "Garate" 0h28'52''
30. Jokin Sudupe "Pio" 0h28'52''

SAILKAPENA

jueves, 20 de septiembre de 2012

Iker Segurola Ibarrako mendi duatloiean

Iker Segurola "Xegu" Ibarrako mendi duatloien izan genuen pasa den asteburuan. 80. postuan amaitzea lortu zuen 1:44:27ko denborarekin.


 



martes, 11 de septiembre de 2012

Donibane Lohizunen


Joan den Larunbatean hainbat taldekide Donibane Lohizuneko Ironman Erdian eta Triatloi Olinpikoan izan ziren. Ironman Erdian Akerra, Txanpaña, Jabito eta Tertzio aritu ziren eta . Olinpikoak berriz Pepe.


92. Harkaitz Arruti 5h 26' 59''
234. Aitor Beneitez 6h 25' 15''
235. Jabier Alberdi 6h 25' 26''

Txanpañak nahiz eta uretatik lehenengo postuan irten ezin izan zion bizikletako segmentuari ekin bizikletarekin sortu zitzaion arazoa zuela eta.

Bestalde Pepe distantzia olinpikoko triatloiko sailkapenean ez zaigu agertzen, baina amaitu zuen lortzea. Igeriketan ongi, bizikletan ere ongi, baina korrikako saioa gogorra egin omen zitzaion egin zuen beroa medio.

SAILKAPENA

martes, 4 de septiembre de 2012

Zumaiako VI. Triatloia

Joan de Larunbatean ospatu zen Zumaiako VI. Triatloia. Lau urtetan zehar ixilik egon ondoren  Zumaiako Triatloi Taldeko kideak iñoiz baino indar gehiagorekin bueltatu dira. Benetan triatloi paregabea antolatu zuten!

Lehendabizi triatloi popularra izan zen SuperSprint distantzia. Aipatzekoa Xeye taldeko Olatz Gabilondoren garaipena nesketan.

Sprint distantzian berriz hainbat taldekide izan genituen. Batzuk besteak baiño sasoi puntu hobeagoarekin, baina denak ere triatloiaz gozatzeko amorratzen.

6. Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" 0h 58'50''
29. Iñaki Loinaz 1h 02' 44''
30. Iker Segurola "Xegu" 1h 02'46''
34. Ion Oteiza "Ote" 1h 03' 27''
44. Jokin Sudupe "Pio" 1h 04'12''
73. Jon Albisu "Albi" 1h 06'43''
91. Aitor Beneitez "Tertzio 1h 09' 04''
105. Jose Luis Garate "Pepe" 1h 10' 00''

SAILKAPENA BAKARKA

Taldekako sailkapenean bigarren postuan amaitzea lortu genuen Atletico San Sebastian taldearen atzetik.

TALDEKAKO SAILKAPENA












ARGAZKI GEHIAGO
ARGAZKI GEHIAGO 2