miércoles, 26 de octubre de 2011
Hurrengo bilera
Hurrengo asteko Ostegunean (Azaroak 3) Azkoitiko Triatloi Taldeak bilera antolatu du 21:30tan Azkoitiko Kultur-Etxean hainbat gai jorratzeko asmoz. Taldean asteko asmoz bazabiltza ager zaitez edo jar zaitez kontaktuan gurekin (azkoitikott@gmail.com).
miércoles, 19 de octubre de 2011
XV. Donostiko 15 Km
Joan den Igandean ospatu zen XV. Donostiko 15Km. Bi taldekide izan genituen bertan lehiatzen eta egia esan nahiko denbora politak egin zituzten.
643. Iñaki Gonzalez 1h 00'59''
704. Aitor Beneitez "Tertzio" 1h 01'34''
Azkoitiarren sailkapena
miércoles, 12 de octubre de 2011
Taldeko argazkia
Hona hemen Pedro J. Areizagak Azkoitiko Oteizaren Frontoietan ateratako taldeko argazkia (Taldekide guztiek ezin izan dute argazkira etorri).
Azkoitiko Triatloi Taldea hurrengo denboraldia prestatzen hasia da jada. Alde batetik patrozinatzaile bila dabiltza urtero dituzten gastuei aurre egiteko eta beste aldetik taldearen antolakuntza zein komunikazioa hobetzeko lanean ari dira. Helbide elektronikoa (azkoitikott@gmail.com) eta Bloga (www.azkoitikott.blogspot.com) ere sortu dituzte zalantzak argitzeko eta taldekideak zein jarraitzaileak momentu oro informaturik eduki ahal izateko.
Ander eta Txartxa
Hurrengo denboraldira begira taldea bi kide berrik osatuko dute momentuz, Ander eta Txartxa Azpeitiarra.
lunes, 10 de octubre de 2011
Euskadi Extrem 2011
1. Etapa: La Bastida - Urduña (111km)
2. Etapa: Urduña - Bilbo (63km)
Joan den astebukaeran ospatu zen Euskadi Extrem BTT martxa. Bertan Azkoitiko Triatloi Taldeko Jokin Sudupe "Pio" eta Haritz Elorza "Txanpa" izan ziren. Jokinek 2010ean ere parte hartu zuen eta bere hitzetan esperientzia oso polita izaten da, baina alde berean gogorra. Giro bikaina eta antolakuntza oso ona.
Haritz Elorza "Txanpa"
Jokin Sudupe "Pio"
Bideo Promozionala 2011
jueves, 6 de octubre de 2011
Denboraldi berria prestatzeko bilerak
Dagoeneko Azkoitiko Triatloi Taldeko batzorde kideek bilera batzuk egin ditugu hurrengo denboraldia ahal den hobekien prestatzeko asmoz. Horretarako lehendabizi ardurak banatu ditugu taldekideen artean.
Ondoren kirol talde bezala erregistratzeko dokumentuak bete genituen.
Lehendakaria: Haritz Uranga "Txanpa"
Lehendakari ordea: Jabier Alberdi "Jabito"
Idazkaria: Aitor Beneitez "Tertzio"
Materialaren arduraduna: Jokin Sudupe "Pio"
Komunikazio arduraduna: Aitor Beneitez "Tertzio"Materialaren arduraduna: Jokin Sudupe "Pio"
Ondoren kirol talde bezala erregistratzeko dokumentuak bete genituen.
Hurrengo hitzordua Urriak 12, Asteazkena (Pilarika eguna) goizeko 10:00tan Baztartxo Antzoki aurrean aurkitzen diren Oteizaren Frontoietan taldeko argazkia ateratzeko. Garrantzitsua taldeko jantziarekin azaltzea. Ondoren taldekideak bizikletan ibiltzera joango gara. Anima zaitez!
Oteizaren Frontoiak
lunes, 3 de octubre de 2011
XV. Zakila Bira
Joan den Larunbatean ospatu zen Zumaian bertako XV. Zakila Bira lasterketa. 20 kilometroko ibilbidea oso gora beratsua izan zen eta bertan Azkoitiko Triatloi Taldeko hiru kide izan genituen.
Azkoitiarren sailkapena
"Bitturi"
"Pio"
"Tertzio"
Suscribirse a:
Entradas (Atom)