Joan den Larunbatean Zumaian ospatu zen 20 kilometroko ibilbidea osatzen duen Zakila Bira. Bertan 4 taldekide izan genituen eta guztiek ere beraien froga honetako marka hobetzea lortu zuten.
Joan de Larunbatean ospatu zen Zumaiako VI. Triatloia. Lau urtetan zehar ixilik egon ondoren Zumaiako Triatloi Taldeko kideak iñoiz baino indar gehiagorekin bueltatu dira. Benetan triatloi paregabea antolatu zuten! Lehendabizi triatloi popularra izan zen SuperSprint distantzia. Aipatzekoa Xeye taldeko Olatz Gabilondoren garaipena nesketan. Sprint distantzian berriz hainbat taldekide izan genituen. Batzuk besteak baiño sasoi puntu hobeagoarekin, baina denak ere triatloiaz gozatzeko amorratzen. 6. Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo" 0h 58'50'' 29. Iñaki Loinaz 1h 02' 44'' 30. Iker Segurola "Xegu" 1h 02'46'' 34. Ion Oteiza "Ote" 1h 03' 27'' 44. Jokin Sudupe "Pio" 1h 04'12'' 73. Jon Albisu "Albi" 1h 06'43'' 91. Aitor Beneitez "Tertzio 1h 09' 04'' 105. Jose Luis Garate "Pepe" 1h 10' 00''
Joan den Igandean ospatu zen Getxoko Extremen Man Triatloien (1,9-80-21) Txartxa (Igeri), Pio (Bizikletan) eta Bitturi (Korrikan) izan genituen erreleboska eta Iñaki Gonzalez eta Tertzio berriz bakarkako lehian. Erreleboska bigarren postuan amaitu zuten Azkoitiko Triatloi Taldeko kideek 4h17'48''ko denborarekin. Nizako Iron Man erdia prestatzen ari den Iñaki Gonzalezek 4h58'13''ko denboran amaitu zuen eta Tertziok berriz bere distantzia honetako debutean 5h27'08''ko denbora behar izan zuen.
Igandean baita ere, Deban bertako distantzia sprinteko triatloia ospatu zen. Bertan Elola, Aiztitxo eta Pepe izan genituen. Irteeran arazo batzuk izan zituzten boyak mugitu egiten zirela eta.
26. Aiztitxo 1h25'44''
142. Elola 1h35'35''
283. Pepe 1h50'51''
Elola: "Igeriketa oso dibertigarria jaon da olatuekin gora eta behera. Lehenengo trantsizioan Peperekin sartu naiz lehenengo trantsizioa egitera, baina hortik aurrera ez gara gehiago elkar aurkitu. Bizikletako ibilbidea oso polita eta eguraldi bikaina. Korrikako zirkuituari bi bira eman behar zitzaizkion eta hanketako miña jartzen zuen aldapa oso gogorra zegoen ibilbidean"
Iñaki Loinaz Balentzi aldean izan dugu unibertsitateen arteko triatloi txapelketan parte hartzera. Balentzitik 20 kilometrora dagoen Puzol izeneko herrian ospatzen zen txapelketa. Irteera 13:00tan eman zitzaion sprint distantziako (0,75-23,4-5) triatloiari 30º inguruko tenperaturak zituztela. Guztira 116 parte hartzaile izan ziren irteera gunean eta 25. postua (23 urtez azpitik 15. postua) lortu zuen. Bizkaia, Gizpuzkoa eta Arabako lehendabizikoa!
Bizikletan 36'47'' (37,5 km/h bataz besteko abiadura eta 29.partziala)
Korrika 18'28`` (3:40min/km bataz besteko errtimoa eta 26.partziala)
GUZTIRA 1h04'39''
Loinaz " Oso giro bikana! Bizikletan haize pixka bat izan genuen. Antolakuntza ere oso ondo. Txarrena dutxen eremua helmugatik 3 kilometroetara zeudela eta ezin zela bizikletan joan jeje. Esperientzia bikaina!"
Joan den larunbatean Bermeon ospatu zen distantzia sprinteko Euskadiko Txapelketako triatloia. Denboraldiko lehenengo triatloia zen eta zazpi taldekide izan genituen lehian. Txartxa, Ote eta Albiren lehenengo parte hartzea zen triatloi batean eta oso lan txukuna burutu zuten. Ura oso oso hotza zegoen, baina triatloi giro ezin hobeagoa zegoen, nahiz eta triatloia asi baino zertxobait lehenago euri pixka bat egin.
Joan de igandean ospatu zen Azkoitiko XIII. Duatloia. Duatloiko Euskal-Nafar zirkuituko azken bigarren duatloia zen. Bertan 8 taldekide izan genituen eta mota guztietako emaitzak izan genituen.
¿?.-Garikoitz Uzkudun (Ez da sailkapenean agertzen)
15.- Jokin Sudupe 1:35:17
20.- Mikel Garate 1:36:21
34.- Iker Segurola 1:37:42
41.- Ander Zubizarreta 1:39:16
42.- Iñaki Gonzalez 1:39:17
84.- Iñaki Larramendi 1:45:57
87.- Aitor Beneitez 1:47:45
88.- Jagoba Korta1:47:45 (Bizikletan zulatukoa izan zuen)
Xegu, Iñaki, Pio, Garate eta Larramendi
Aiztitxo, Jagoba eta Tertzio
Taldezka bigarren postuan amaitu genuen Arrasateko Antxintxika taldearen atzetik Aiztitxo, Pio eta Garateren denborei esker.
Haritz Elorza taldeko lehendakaria
Aiztitxo Urola bailarako eta ATTko lehena
Felix Sanchezek taldearentzat eginiko bideo erreportai bikaina:
HURRENGO EGUNETAN BIDEO GEHIAGO IZANGO DITUZUE IKUSGAI!!
Joan den astebukaeran Azkoitiko Triatloi Taldeko hainbat kide Azkoiti-Azpeiti maratoi erdian eta Durangoko Euskadiko Txapelketa zen duatloiean izan genituen lehian.
Azkoitia-Azpeitia Maratoi erdia 40. Imanol Larrañaga 1h16'02'' 288. Aitor Beneitez 1h29'38'' 301. Iñaki Gonzalez 1h30'06'' 413. Iñaki Larramendi 1h33'29'' 424. Iñaki Elola 1h33''40'' 425. Ion Oteiza 1h33'46'' 456. Eduardo Sudupe 1h35'09'' 522. Aitzol Agirregomezkorta1h36'50''