martes, 8 de mayo de 2012

Bermeoko Triatloia

Txartxa, Loinaz, Ote eta Tertzio
Aiztitxo, Albi eta Jose Luis

Joan den larunbatean Bermeon ospatu zen distantzia sprinteko Euskadiko Txapelketako triatloia. Denboraldiko lehenengo triatloia zen eta zazpi taldekide izan genituen lehian. Txartxa, Ote eta Albiren lehenengo parte hartzea zen triatloi batean eta oso lan txukuna burutu zuten.  Ura oso oso hotza zegoen, baina triatloi giro ezin hobeagoa zegoen, nahiz eta triatloia asi baino zertxobait lehenago euri pixka bat egin.

 27. Loinaz 1h15'42''
 42. Aiztitxo 1h16'59''
 98. Ote 1h21'53''
131. Albi 1h23'40''
198. Txartxa 1h28'14''
211. Tertzio 1h30'25''
299. Jose Luis 1h39'14''


Iñaki Loinaz 23 urtez azpitiko mailan euskadiko bigarren geratu zen. Zorionak Iñaki!!!



Taldezka 12. postuan amaitu genuen 40 taldeetatik Loinaz, Aiztitxo eta Oteren denborei esker.






 

Taldekideen argazki gehiago nahi badituzu eskatu azkoitikott@gmail.com-era idatziz!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario