jueves, 25 de mayo de 2017

Lanzaroteko IronMana eta Bilboko triatloiak

Lanzaroteko IronMana (3,8-180-42km)


Joan den larunbat goizean Alex Arrieta Lanzaroteko IronManean izan genuen. 2017rarte triatloi luzeena olinpikoa zuen probatuta, baina 2017. urte honetarako helburu nagusia Lanzaroteko IronMan distantziako triatloia zuen. Normala den bezala, Alexen helburu nagusia triatloia amaitzea zen eta horrela izan zen. Zorionak Alex eta gozatu momentuaz!

11h43'00''



Bilboko triatloi olinpikoa eta halfa
Bestalde, Carmona eta Xanet Bilboko triatloietan izan genituen. Carmona, triatloi olinpikoan izan genuen. Bere debuta distantzia honetan. Eta bestalde Xanet Albizu Half distantzian lehiatu zen. Carmona hirugarren izan zen Junior mailan eta Xanetek 44. postuan amaitu zuen.

119. - 2h33'48'' Iker Carmona (3. Junior)



44. - 4h47'31'' Xanet Albizu









lunes, 22 de mayo de 2017

Half Pamplona/Iruña eta Hondarribia


Joan den Maiatzaren 13an ospatu zen Iruñan Espainiako Triatloiko Distantzia erdiko triatloia eta bertan hamar taldekide izan genituen.


Aipamen berezia Aitor Sotilentzat 35-39 adin mailan Espainiako hirugarren sailkatu bai zen. Zorionak Aitor!













Teledeportek eginiko erreportaia:

Bestalde, Maiatzaren 14an Hondarribin ospatu zen Hondarribiko Triatloi Sprinta. Bertan Xanet eta Expo izan genituen. Aipamen berezia Xaneten hamabigarren postuari.


viernes, 12 de mayo de 2017

Azkoitiko Duatloia

Dagoeneko ireki ditugu Azkoitiko XVIII. Duatloia (Federatuak solik) eta Azkoitiko IV. Duatloi Herrikoiko (Federatu gabeak soilik) izen emateak www.triatloi.org web orrialdean.
 
Ekainaren 3an arratsaldean ospatuko dira bi frogak. Lehendabizi herrikoia eta ondoren froga federatua. Froga federatuan izen emateak 20€  eta froga federatu gabean aldiz 10€. Izen emateen itxiera Maiatzak 29 gabeko 00:00tan izango da eta froga egunean ezin izango da izena eman.
 
Bizikleta eta korrikan badakizula? Ba zeren zain zaude duatloi herrikoian parte hartzeko? Bizikleta, kaskoa eta korrikako zapatillak badituzu, nahiko!
 
 
 

lunes, 8 de mayo de 2017

Bermeo eta Debako triatloia

BERMEO (0,750m-24km-5km)
Bizkaian ere hasiera eman zaio triatloi denboraldiari. Larunbat arratsaldean bertan ospatu zen sprint distantziako triatloia. Bertan Ion Oteiza izan genuen Sevillako Half distantziako triatloia egin ondoreneko ajea pasatu ondoren.

Sailkapena

DEBA (0,750m-25km-5,2km)
Igandean berriz Debara iritsi zen triatloi ufada. Bertan lau taldekide izan genituen. Aitor Azpiazuk taldeko koloreekin debutatu zuen eta bestalde Iñaki Gabilondo Elgoibartarrak triatloian debutatu zuen. Azkenengo honek ez zuen zorterik izan eta deskalifikatua izan zen nahiz eta helmugara iristea lortu zuen. Animo Iñaki!


Sailkapena

Tertzio, Carmona eta Aitor Azpiazuren denborak batuta 23. postuan amaitu zuten taldezka.

Taldekako sailkapena




Argazkiak: Jose Antonio Carmona

Azkenik aipatzekoa Iñaki Loinaz Azkoitiarran Bermeon lortutako hirugarren postua eta Deban lortutako bostgarren postua. Zorionak Iñaki!



lunes, 1 de mayo de 2017

Getariko III. Triatloia



Joan den larunbat arratsaldean eman zitzaion Getarian Euskadiko Triatloi Zirkuituari. III. Getariako Triatloia, orain arte bezala Sprint distantzian ospatu zen (0,750-20-5km) eta bertan hamabi taldekide izan genituen. Ohikoa den bezala, Getariako herria guztiz irauli zen triatloiarekin eta eguraldia lagun, sekulako giroa izan zen herriko kaleetan.

Julen Lopetegik triatloian debutatu zuen, eta 51. postuan amaitu zuen lasterketa. 23 urtez apiko mailan laugarren. Zorionak Julen!

Bestalde, Jose Antonio Circujano beteranoak, Azkoitri Triatloi Klubeko koloreekin debutatu zuen eta ohituta gaituen bezala denbora oso ona egin zuen.

Iker Carmona gazteak, distantzia super sprintean, pare bat triatloi eginak zituen eta sprint distantzia debutatu zuen.

Argazkia: Jose Antonio Carmo

Taldeka Sotil, Andoni eta Julenen denborei esker, helmugaratutako 30 taldeetatik 7. egin genuen.






Argazkiak: Pana





Argazkiak: Jose Antonio Carmona

ARGAZKI GEHIAGO FACEBOOKEN