Bizkaian ere hasiera eman zaio triatloi denboraldiari. Larunbat arratsaldean bertan ospatu zen sprint distantziako triatloia. Bertan Ion Oteiza izan genuen Sevillako Half distantziako triatloia egin ondoreneko ajea pasatu ondoren.
DEBA (0,750m-25km-5,2km)
Igandean berriz Debara iritsi zen triatloi ufada. Bertan lau taldekide izan genituen. Aitor Azpiazuk taldeko koloreekin debutatu zuen eta bestalde Iñaki Gabilondo Elgoibartarrak triatloian debutatu zuen. Azkenengo honek ez zuen zorterik izan eta deskalifikatua izan zen nahiz eta helmugara iristea lortu zuen. Animo Iñaki!
Sailkapena
Tertzio, Carmona eta Aitor Azpiazuren denborak batuta 23. postuan amaitu zuten taldezka.
Taldekako sailkapena
Argazkiak: Jose Antonio Carmona
Azkenik aipatzekoa Iñaki Loinaz Azkoitiarran Bermeon lortutako hirugarren postua eta Deban lortutako bostgarren postua. Zorionak Iñaki!
No hay comentarios:
Publicar un comentario