miércoles, 26 de junio de 2024

Aitor Sotil Lekeitioko Triatloian irabazle Beterano 1 mailan


Isuntzako hondartzan 750 metro igeri egin ondoren, udaletxeko plazan bizikleta hartu eta Milloi gainerako joan-etorria egin zuten 20 kilometroko  zirkuituan. Azkenik, udaletxeko plazan bizikleta utzi eta Santa Katalinako itsasargirako joan-etorria egin zuten korrika, 5 kilometroko zirkuitua eginez.

Sailkapenei dagokienez, 315 gizonezko helmugaratu ziren hoien artean Aitor Sotil (1h06'09')izan zen azkarrena. Sailkapen orokorrean 32 garren postua lortu zuen eta gizonezkoen beterano 1 mailan irabazle izan zen. Emakumezkoetan aldiz, 101 emakume helmugaratu ziren eta Maialen Azpiazu izan zen azkarrena helmugan 1h14'57''ko denbora eta 10 garren postua lortuz. Taldeka, Azkoitri T.K. 13 garren izan zen sailkaturiko 35 taldetatik.

Argazki gehiago Instagrameko kontuan.

martes, 18 de junio de 2024

Alex Arrietak distantzia luzeko munduko triatloi txapelketan parte hartzeko txartela lortu du





Joan den igandean Klagenfurt (Austria) hirian lehiatu zen distantzia luzeko triatloian. Guztira 9h24'25''ko denbora behar izan zuen 226 kilometroko ibilbidea osatzeko.


Igeriketako 3,8 kilometroak Wörthersee aintziran egin zituzten eta Alexek 59'43''ko denbora behar izan zuen. Ondoren bizikleta hartu eta180 kilometro ibilbidea burutu zuen 4h52'59''ko denboran. Azkenik, bigarren trantsizio gunetik irten eta maratoi bat (42,2 kilometro) egin zuen 3h22'21''ko denbora. Guztira 226 kilometro eta 9h24'25''ko denbora behar izan zuen hiru ibilbideak amaitzeko.

Sailkapen orokorrean 88 garren postua lortu zuen eta M40-44 adin mailan 10 garren izan zen. Hamargarren postu honek Urriaren 26an Hawain ospatuko den munduko txapelketan parte hartzeko txartela eman dio.

Bestalde, Aitzol Agirregomezkorta Madrideko distantzia erdiko triatloian lehiatu zen. Kasu honetan 103 (1,9-80-21,1)kilometroko ibilbidea burutu behar izan zuen eta 4h07'26''ko denboran helmugaratu zen. Sailkapen orokorrean 24 garren postua lortu zuen eta bere adin mailan (M35-39) 8 garren izan zen.

miércoles, 12 de junio de 2024

Azkoitri bosgarren, gizonezkoen taldekako sailkapenean Zarautzen




Hamar taldekide izan ziren lehian Zarauzko distantzia erdiko triatloian. Lehendabiziko zatian, Getariatik Zarautzeraino 2,9 kilometro egin behar izan zituzten igeri itsaso zabalean, ondoren, 80 kilometro bizikletan Zarautz, Aizarnazabal, Iraeta, Zumaia eta Getarian zehar. Azkenik, Zarauzko kaleetan zehar 21 kilometro korrika egin behar izan zituzten. Bizikletako zatian, euria ari zuenez lurzorua irristakor zegoelako, hainbat eroriko izan zen. Hala ere, Azkoitriko kirolari guztiek proba amaitzea lortu zuten. Gizonezkoan artean Aitor Sotil izan zen azkarrena (4h,15', 29'') eta helmugan 21. postuan sartu zen. Emakumezkoetan, berriz, Maialen Azpiazu izan zen azkarrena (4h, 58', 11'') 13. postuan helmugaratuz.

Aipatzekoa da guztira gizonen 55 talde sailkatu zirela taldekako sailkapenean, eta Azkoitrik bosgarren postua lortu zuela.

Sailkapenak honako lotura honetan ikus daitezke.