Mostrando entradas con la etiqueta Besteak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Besteak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 18 de julio de 2012

I. Azkoitia-Azpeitia erronka


Larunbat honetan Azkoitiko kaleetan ospatuko den I. Azkoitia-Azpeitia erronkan lau taldekide izango ditugu lehian. Azkoitiko taldean, Garate, Bitturi eta Pio, eta Azpeitiko taldean berriz Aiztitxo. Ea ba nolako giroa sortzen duen erronka honen gure herriko kaleetan.

lunes, 28 de mayo de 2012

Getaria-Zarautz


Joan den Igandean Zumaiako Triatloi Taldeak antolatu zuen Getaria-Zarautz trabesia egiten izan ziren Manu, Txanpa, Maider eta Tertzio Azkoittiarrak. Giro paregabea izan zuten bi herriak itsasoz lotzen dituen 3 kilometroak betetzeko. Itsasoa bare bare zegoen eta guztiak ere ordu baten barruan iritsi ziren Zarautzeko hondartzara.

Ondoren bizikletan 50 kilometro egin zituzten eguraldia aprobetxatuz.

Laister Hondarribiko Triatloiko ARGAZKIAK eta KRONIKA.

lunes, 5 de marzo de 2012

Eibarko XXI.Duatloia & Beasaingo II. Herri Lasterketa


Joan den Larunbatean ospatu zen Eibarko bertako XXI. Duatloia. Orain arte ospatutako zirkuituko hiru frogetan bezala, hau ere sprint distantziakoa ze (5km-25km-2,5km). Zazpi taldekide joan giñen ahalik eta banakako sailkapenik politena egiteko asmoz eta baita taldezka ere. Giroa egia esan ezin hobea zen!


Taldeka 4. postuan amaitu genuen aurkeztu ziren 21 taldeetatik.

Sailkapenak



Iñakik 23 urtez azpiko mailan 3. postuan amaitu zuen


Bestalde Iñaki Elola Beasaingo II. Herri Lasterketan izan zen Igandean 14 kilometroko ibilbidea osatzeko asmoz. 125. postuan amaitu zuen 1h00'20''ko denborarekin.

Iñaki 804. dorsalarekin


Azkenik Loiolako Loiolatxo elkartean taldearen 20. urteurrena dela eta afaria egin genuen gaur egungo taldekideak zein urteetan taldekide izan direnekin.












Taldearen sorkuntzan lanean izan zirenei oroigarri bat egin genien eta Gasento Oñederrak jaso zuen guztien izenean. Afal ondoren Jokin Pio Taldekideak bertso bana bota zien afariko chef bezala eduki genuen Jose Luis Garateri eta taldeko sorkuntzan lanean aritu zireneei.


"Eibar aldetik etorri gera pixkat ahulduta edo
ta Jose Luisek afari ona prestatua digu gero
aldez aurretik nahiz ta guztiok hori genuen espero
ohitura honi eutsi behar zaio ahal bada urtero
ziur berriro baietz etorri horrela afaldu eskero"

"Begira jarriz hogei urteko ibilbide luzeari
lehengo jendeak taldean alde egin zuen ugari
orain giroa polita dago ez al da hori nabari
oroigarria hartu zazue egindako lanan sari
guk jarraipena eman diou zuek asitakoari"

sábado, 26 de noviembre de 2011

Ruben Almendro herriko kirolaririk onenerako hautagaitza

Azkoitiko kirolari onena aukeratzeko eguna ere iristar daukagu. Aurten ere herriko triatloi talde bezala gure modalitateko kirolari onenaren hautagaitza eskatu digute udaletxetik. Joan den Asteazkenean kultur-etxean egindako bileran aho batez gure hautagaitza Ruben Almendro dela erabaki genuen. Oraindela 5 urte hasi zitzaigun triatloi mundu honetan barneratzen eta dagoeneko 6 Ironman ditu bere bizkarrean. Gaur egun Plentziako Euskoman taldeko kide da eta Aitor Ruiz de Zarate du entrenatzaile bezala. 

Gure hautagaitza 2011n eginiko 3 Ironmanetan oinarritzen da. Bestalde hainbat frogetan ere hartu izan du parte.

Azkoitiko Triatloi Taldetik zorterik onena eta ea triatleton sakrifizioa eta aurten eginiko 3 Ironmanak kontutan hartzen dituzten!! 


lunes, 14 de noviembre de 2011

Taldeko Helbide Soziala

Dagoeneko Udaletxean eman dio Azkoitiko Triatloi Taldeari Kultur Etxean postontzi propioa jarri eta bertako helbidea, helbide sozial bezela ibiltzeko baimena.


Hemendik aurrera honako hau izango da Azkoitiko Triatloi Taldearen postontzia:


Azkoitiko Triatloi Taldea
Kale Nagusia 62


Bestalde esan Taldekideak-en Eduardo Suduperen taldekide berriaren argazkia jarri dela.


Azkenik, bihar edo etzi 47. Behobia-Donosti maratoi erdiaren kronika, denbora eta argazkiak igoko dira.