Joan den igandean jokatu zen Donostian Onditzen oroimenezko distantzia olinpikoko triatloia. Azkoitriko taldekideen artean, Javier Egiguren izan zen azkarrena gizonetan; hamalaugarren helmugaratu zen azpeitiarra 2.04.05 denbora eginda. Emakumeetan, berriz, Vanessa Cerrajero izan zen Azkoitriko partaide bakarra, eta hura 35. postuan helmugaratu zen 2.48.39 denborarekin. Lasterketako sailkapen arruntei dagokienez, Aitor Sotil bigarren sailkatu zen gizonen beteranoen lehen mailan eta Alex Arrieta hirugarren. Jose Antonio Circujano, aldiz, bigarrena izan zen gizon beteranoen bigarren mailan.
Gipuzkoako distantzia olinpikoko txapelketa jokatu zuten proba berean, eta Sotil, Arrieta eta Circujanok postu bera lortu zuten beraien adin mailan eta Javier Egiguren hirugarren izan zen gizonen 23 urtez azpiko mailan eta laugarren sailkapen orokorrean. Taldeka, Eguigurenen, Xanet Albizuren eta Sotilen denborei esker bosgarren izan zen Azkoitri sailkapen orokorrean eta txapeldun Gipuzkoako txapelketan.
Lehendabizi, triatloilariek kilometro eta erdiko zirkuitu zirkular bat egin behar izan zuten Kontxako badian igerian. Ondoren, Añorga, Usurbil, Orio eta Igeldo zeharkatuz, 40 kilometro egin zituzten bizikleta gainean; eta azkenik, Kontxako badia eta Txillidak egindako Haizearen Orraziaren tartean hiru joan etorri korrika, 10 kilometroko ibilbidea osatu arte.
Sailkapenak honako lotura honetan ikus daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario