jueves, 29 de septiembre de 2022

Lazkao, Bilbo eta Biscarrosse

Igandean Akitaniako Biscarrosse herrian Julen Azkue izan genuen.
Uda ondoren berriro ere gogor ekin dio eta sekulako maila eman zuen. 6. postuan helmugaratu zen maila handiko lehiakideekin aritu ostean.

Segi horrela Julen, gauza handiak datoz eta!!



Distantzia erdiko Europako txapelketan bi taldekide izan genituen. Jon Albizuri eta Andoni Ibarbia.

Beraien adin tartean 6. eta 7. izan ziren hurrenez hurren. Emaitza ederrak, bai horixe!

Hurrengoaren bila mutilak!


Triatloiak oraindik ez ditugu amaitu eta dagoenekoz Vanessa krosetan hasia zaigu.
Lazkaoko herri krosean aritu zitzaigun atzoko argazkian ikusten den bezela gustura zen gure taldeko emakumezko kapitaina!

Aupa Vane!

No hay comentarios:

Publicar un comentario