lunes, 18 de mayo de 2015

Iruñako IronMan erdia eta Gorlizeko Triatloia

HALF TRIATHLON PAMPLONA/IRUÑA
Sei taldekide izan genituen lehenengo aldiz ospatzen zen Iruñako IronMan erdian. Igerian Aritzalekuko kanpiñean dagoen Allozeko lakuan egin zuten 950 metroko zirkuitu bati bi bira emanez. Bizikletan 85 kilometroko ibilbide haizetxu bati aurre eginez iruñara iristen ziren eta azkenik 7 kilometroko zirkuitu bati 3 bira eman behar izan zizkioten. Guztien ahotan ere, oso triatloi gogorra izan zen haizeari aurre egin behar bai izan zioten bizikletako ibilbide guztian zehar.

54. Aitzol Agirregomezkorta 4h46'42''
69. Mikel Lasa 4h51'58''
126. Aitor Beneitez 5h06'30''
220. Iñigo Odriozola 5h22'45''
329. Jose Luis Garate 5h53'27''
358. Eduardo Sudupe 6h37'11''

SAILKAPENAK





GORLIZKO TRIATLOI SPRINTA
Bestalde Gorlizeko triatli sprintean Albisu anaiak hartu zuten parte. Gazteak 82 segundu atera zizkion helmugan anai zaharrari.

34. Jon Albisu 1h38'11''
41. Mikel Albisu 1h39'33''





No hay comentarios:

Publicar un comentario